Kodeina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kodeinaren egitura kimikoa

Kodeina edo metilmorfina opioan dagoen eta modu naturalean lortzen den alkaloide bat da.

Kodeina min arinak tratatzeko erabil daiteke, gainera menpekotasuna sortzen duen arren, hau ez da morfinak sortzen duenaren adinakoa.

[aldatu] Farmakologia

Metilmorfina izenak dioen bezala, kodeina morfina metilatua da. Metil talde horri esker bioerabilgarritasun handiagoa du eta hobeto zeharkatzen ditu hesiak, hau da mintz biologikoak.

Kodeina profarmako bat da, hau da, gibelera heldutakoan metabolizatu egiten da morfina emanez eta beraz, aktibo bihurtuz. Hala ere, eraldaketa abiadura txikia denez, bere efektu terapeutikoa ahulagoa izango da eta efektu sedatzaile gutxiago izango ditu. Gaur egun zalantzan jartzen da desmetilazio hori beharrezkoa ote den aktiboa izan dadin.

Konprimatu, xarabe edo injektagarri moduan erabiltzen da kodeina.

[aldatu] Indikazioak

  • Eztul kontrako
  • Beherako kontrako
  • Erditzearen minak tratatzeko

[aldatu] Albo-ondorioak

Eragin desiragaitzak morfinaren berdinak dira, desmetilatzean morfinaren egitura hartzen baitu baina askoz ere ahulagoak.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak