Kodominantzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Genetikan, bi aleloen artean kodominantzia dago indar berarekin agertzen direnean fenotipoan, hots, alelo gainartzaile edo azpirakorrik ez dagoenean. Alelo kodominanteak dituzten bi landare homozigotoak gurutzatzerakoan, esaterako, ondorengo edo hibrido guztiek bikote sortzailearen tarteko fenotipoa izango dute.

Kodominantziari ere tarteko herentzia deitzen zaio.

Dragoi-mutur izeneko landareen adibideak agerian jartzen du kodominantzia. Landare honen loreak bi kolore izan dezake: zuria eta gorria. Lorearen kolorea kontrolatzen duen geneak bi alelo ditu: batek kolore zuria eragiten du (Z) eta besteak gorria (G).

Bi landare homozigotoak (bata zuria eta bestea gorria) gurutzatzean ondorengo guztiek tarteko fenotipoa (arrosa) izango dute. Hots:

ZZ (zuria) x GG (gorria) → ZG (arrosa)


Alelo gainartzailerik edo azpirakorrik ez dagoenez, kasu honetan Mendelen lehenengo legea ez da betetzen.

Kodominantziaren beste kasu bat odol-taldeekin gertatzen da. AB genotipoa duenak A eta B alelo kodominanteak ditu.