Kohoutek kometa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kohoutek kometa, 1974an ikusia.

Kohoutek kometa edo, jatorrizko izenez C/1973 E1, 1973 XII, eta 1973f periodo luzeko kometa bat da. Luboš Kohoutek txekiar astronomoak aurkitu zuen 1973ko martxoak 7an eta ikusgai egon zen urte horretan. Gutxi gora-behera 10.000 urte barru itzuliko da. Baina astronomoren batzuk 9.000 eta 16.000 urte artean barru itzuliko dela diote.

Kohoutek kometaren orbita gorriz eta Lurrarena urdinez, bere orbitaren eszentrikotasun handia eta eguzkira hurbiltzean hartzen duen abiadura erakutsiz.

Gerturako hurbilketa baino lehen, komunikabideek Kohoutek kometa "mendeko kometa, oraindik begi hutsez ikusteko modukoa" bezala iragarri zuten. Bere magnitude bisuala -3koa zen perihelioan, eguzkitik 0,14 unitate astronomikoko distantziara. Bere orbita inklinazioa 14,3ºkoa da. Gaueko zeruan hobekien perihelioaren ondoren ikusi zen, honek laugarren magnitudeko dizdira zuenean. Kometak 25ºrarte isats bat ere erakutsi zuen denbora askoan.

Kometa, gainera, AEBetako Skylab 4 eta SESBeko Soyuz 13 ontziek ere ikusi zuten, ontzi orbitalek aztertutako lehen kometa bihurtu zelarik.

Kohoutek kometak eragin handia izan zuen kultura herrikoian (batez ere mundu anglosaxoian), kantuetan, ikuskizunetan eta baita film eta telesailetako aipamenetan ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kohoutek kometa