Kokosati

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kokosatiak (latinez Cocosates) Frantziako Landak departamenduko mendebaldeko herri akitaniar bat izan ziren. Bere Cocosates sexsignani goitizenak (Sei banderen kokosatiak) sei tribuk osatutako federazio bat zela adierazten du.

Hegoaldean Akizeko tarbeliek eta iparraldean Pays de Bucheko (Arcachon) boiatiek inguratuta zeuden, orokorrean Brassenxen eta Pays de Bornen kokarazten dituena. Egileren batzuk Atturri ibaian, Maremnen eta Marensinen kokatzen dituzte.

Euren izenak euskarazko kokots hitza gogorarazten du. Muinoa edo altuera esan nahi duen *koiz/coç erro akitaniarraren birbikoizte baten oinarrituta dagoela dirudi. Erro hau basatien hiriburu zen Cossiumen ere ikus daiteke.