Kokotxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legatz kokotxak.
Bakailao kokotxak

Kokotxak legatzaren (edo, batzuetan, bakailaoaren) kokotsekin egiten den Euskal Herriko plater herrikoi eta ospetsua da.

Oliba olioa duen buztinezko kazola batean perrexilarekin nahastutako baratxuri txikituarekin prestatu ohi da, dena olioztatuz baina gehiago egin ez daitezen utzi gabe eta gatza gehituz. Sutik kendu eta bere gelatina aska dezan harat-honat mugiarazten da. Ekintza hau gutxienez bi aldiz burutu behar da gelatina guztia irten eta saltsa loditu dadin. Prestatu den lurrezko kazola berean oso bero dagoelarik zerbitzatzen da.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kokotxa Aldatu lotura Wikidatan