Kolberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolberg
Datuak
Jatorrizko izenburua Kolberg
Urtea 1945
Estreinaldia 1945eko urtarrilaren 30a
Generoa Film historiko, Propaganda filma
Herrialdea  Alemania
Iraupena 110 minutu
Banatzailea Deutsche Filmvertriebs GmbH
Zuzendaria
Veit Harlan
Ekoizleak
Veit Harlan
Gidoilariak
Veit Harlan
Alfred Braun
Aktoreak
Kristina Söderbaum
Heinrich George
Paul Wegener
Horst Caspar
Gustav Diessl
Otto Wernicke
Kurt Meisel
Musikagileak
Norbert Schultze
Argazkilariak
Bruno Mondi
Jatorrizko hizkuntza
alemana

1945. urte hasieran amaitu zuten filmatzen Kolberg, eta korrika eta presaka estreinatu zuten urtarrilaren azken egunean Berlingo zine areto batean eta Arroxelako alemaniarren itsas basean.

Kolberg, nazi erregimenaren zinematografiako pelikularik garestiena izan zen. Gudaroste eta herritarren izpiritua eta morala igotzeko ekoiztu zen.

Veit Harlan eta Wolfgang Liebeneiner izan ziren zuzendariak eta aktore nagusien artean garaiko alemaniar zineko izarrak: Kristina Söderbaum, Heinrich George, Paul Wegener, Horst Caspar, Gustav Diessl, Otto Wernicke eta Kurt Meisel.

Filmak, Joachim Nettelbeck, Kolberg hiriko alkatearen istorioa kontatzen du. 1807an, frantses ejertzitoaren setioari aurre egin eta garaile suertatu zen heroiarena hain zuzen.

1943. urtearen amaieratik aurrera gudak hartu zuen itxura ikusita, erraza da ulertzen zein zen alemaniar gobernuaren helburua film hau egiterakoan. Hain zuzen ere, 1943an hasi ziren Kolberg filmatzen, Agfacolor pelikulaz eta garaiko 8 milioi markotik gorako aurrekontuaz.

Guda garaia izan arren, milaka soldadu ekarri zituzten fronte ezberdinetatik filma gauzatu ahal izateko. Negu eszenak filmatzeko, gatzaz betetako 100 tren bagoi baino gehiago eraman zituzten film kokapenetara eta azken eszenak Potsdamen zeuden Babelsberg estudioetan filmatu zituzten aliatuek hiria bonbardatzen zuten bitartean. Fronte ezberdinek atzera egin eta Alemaniaren mugak murrizten ari ziren heinean filmaren negatiboa hiri batetik bestera eraman behar izan zuten.

Guda ofizialki maiatzaren 8an amaitu zen alemaniarrentzat. Apenas inork ikusi ahal izan zuen zinemagintza naziaren filmik anbizio handiena. Kopia ia guztiak desagertu egin ziren eta patuaren kapritxoaren eraginez edo, gobernu nazionalsozialistak ikur bihurtu nahi zuen herria, poloniarrei eman zitzaien Potsdamgo akordioetan. Bertoko hiritar alemaniarrak kanporatuak izan ziren eta Poloniak Errusiaren mesedetan galdutako beste lurraldeetatik etorritako jendez bete zuten aurrerantzean Kołobrzeg izenez ezagutuko zen hiria.

Hamarkada batzuk beranduago negatiboa berreskuratu eta 1965. urtean proiektatu zen berriro Kolberg, bitxikeria gisa eta nazien propaganda zinemagintza aztertzen zuen dokumental batekin batera.