Koldo Amezketa
Wikipedia(e)tik
Koldo Amezketa Diaz (Iruñea) Eusko Alkartasuneko politikaria da.
Abokatua ogibidez, 1999 eta 2006 artean EITBko administrazio batzarrean aritu da. Egun, Nafarroa Baiko zerrendetan zazpigarrena joanda, Nafarroako Parlamentuko kidea da. Parlamentuko presidentea izateko hautagaia aurkeztu zuen Nafarroa Bai koalizioak. Nolanahi ere, PSNrekin akordiora heldu ez, eta Elena Torres Mirandak lortu zuen postua. Orain, Lehenengo lehendakariordea da mahaian.
2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen ondoren, Unai Ziarretak, EAko lehendakariak dimisioa eman zuen. Horren ondoren, eta behin-behinean, Koldo Amezketa izan zen Eusko Alkartasuneko lehendakaria, kongresua egin bitartean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |