Koldo Ameztoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Ameztoi

Bizitza
JaiotzaArrueta eta Q48751217 Itzuli, 1952 (71/72 urte)
HerrialdeaNafarroa Beherea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria eta idazlea

koldo-amestoy.com
Literaturaren Zubitegia: 193 Musikasten: koldo-amestoy

Koldo Ameztoi (Arrueta, Nafarroa Beherea, 1952 - ) euskal ipuin kontalaria eta idazlea da. Hazparnen bizi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontalari ezaguna da eta hainbeste eskola eta jaialditan ibili izan da; 1983tik kontalari profesionala da eta urte horretan Herrialka Txiki Taka ikuzkizunarekin ibilaldi artistikoa egin zuen. 1989 eta 1993 artean Hitza Pitz Hazparnealdeko kontalari jaialdia antolatu zuen eta 1996-1998 aldian Biarritzen antolatutako Hitzemena jaialdiko aholkularia izan zen. Euskal ipuin kontalaritzaren berrikuntzan oso paper inportantea bete izan du[1].

Kontalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunez gain, beste artista batzuekin ere kolaboratzen du, hala nola : Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane musika taldea, Mikel Angel Lertxundi eskultore eszenografoa (Hiru Uhainak), Beñat Axiary eta Maddi Oihenart kantariak, Juan-Antonio Urbeltz koreografoa, Xavier Leibar arkitektoa eta Bruno Agerre, Marko Armspach marrazkilaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet kondalariak (Dragoiaren Ametsa), Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona – Euskal Kostaldeko Orkestra (Urrezko erramua) Pascal Gaigne, Pantxix Bidart, Jesus Aured, Jean-Christian Irigoyen musikariak,…[2]

2015ean ikuskizun berri bat antolatu zuen Bunuze herrian: Esperantza, zuhaitzen itzalpea gustukoa duen itsasontzia. Lan honetan Asisko Urmeneta marrazkilariarekin, Eneka Bordato Riaño dantzariarekin eta Jean-Christian Irigoyen akordeoi-jolearekin aritzen da. Kontakizunak itxaropena eta iraultza ereiten duen Esperantza ontzi ttikiaren bideari jarraitzen dio Besteak beste galbidean doazen natur baliabideak, eta arrantzale eta nekazari arteko borrokak azaltzen dira.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herriko bi herrialdetako herrietako ezizenak gaitzat hartuta ipuin sortak idatzi ditu:

Prentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984tik 1991ra Euskal Herri osoa bisitatu zuen ipuin emanaldiekin. Geroago estreinatutakoak:

Musika, olerki eta kantu ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi antzezlanen zuzendaria izan da: Nun banka han kalaka eta Menditarrak.

Partaide izan den beste ikuskizun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graffit’hitz ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertakizun berezi baten inguruan sortutako saoak (erakusketa estreinatze, gertaera sinboliko eta zintzo, omenaldi, lekukotasun, etab.). Publikoari aurkezten den sorkuntza da, egitasmoaren arabera, kontalariak soilik kontatzen duena edo, musikari baten laguntzaz edo berdin, ekitaldi horrentzat programatutako hainbat parte-hartzaile edo/eta artistekin batera. Urteetan zehar, han eta hemen, egindako batzuk dira hauek:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ameztoi Harluxet hiztegi entziklopedikoan.
  2. a b «Koldo Amestoy, aurkezpena» Koldo Amestoy 2012-03-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. «Ikuskizunak» Koldo Amestoy 2012-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]