Kolonbiako mendigunea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kolonbiako mendigunea (Gaztelaniaz: Macizo Colombiano), Nudo de Almaguer ere deitua, Kolonbiako Andeetako mendigune bat da, gehienbat Cauca, Huila eta Nariño departamenduetan hedatzen dena. 32.682 km²-ko azalera du eta 2.600 eta 4.700 m arteko garaiera[1]. Hegoaldean Nudo de los Pastos mendigunea dauka eta iparraldean Erdialdeko eta Ekialdeko mendilerroak bereizten dira.

Mendiguneak garrantzi handia dauka Kolonbiako hidrografian, bertan elkartzen baitira Magdalena, Cauca, Caquetá eta Patía ibaien arroak. 362 aintzira daude eta handienak -El Buey, San Rafael, Los Andes, San Patricio, Santiago, La Magdalena, Cusillaco eta Río Negro- oso garrantzitsuak dira uraren erregulazioan.[2].

Hiru Natura Parke Nazional daude: Cueva de los Guácharos (90 km²), Nevado del Huila (1.580 km²) eta Puracé (830 km²). Azken hau 1979tik Biosfera Erreserba izendaturik dago[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Siac: Macizo Colombiano, la estrella fluvial del país
  2. Juan Pablo Paz Concha. Ecoregión del Macizo Colombiano
  3. Colombia.travel: Parque Natural Puracé, tierra de volcanes

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]