Kolonia (geografia politikoa)
- Artikulu hau atzerritar estatu batek menperatua duen lurraldeari buruzkoa da; Alemaniako hiria gaitzat duena beste hau da: Kolonia (Alemania)
Kolonia atzerritar Estatu baten mendean dagoen herrialdea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Kolonia motak
Hainbat kolonia mota izan dira. Aipagarrienak hauek dira:
[aldatu] Ustiaketa koloniak
Bertako baliabideez jabetu eta metropoliaren interesen arabera erabiltzen zituzten. Metropoliko funtzionarioek gobernatzen zituzten, eta haiek, aldi berean, botere guztiak zituen gobernari nagusi baten mende zeuden. Kolonia mota usuena izan zen, eta halakoak ziren, adibidez, Afrika beltzekoak eta Ekialde Urrunekoak.
[aldatu] Kolonizatzaileez bete ziren koloniak
Boterea gobernu autonomo baten esku zegoen, baina haren gainetik gobernadore bat zegoen metropoliak hautatua. Kolonizazio mota hori britainiarren mende zeuden kolonietan egin zen, batez ere: Kanadan, Australian, Zeelanda Berrian. Herrialde horietan Europatik joandako jende askok hartu zuen bizilekua, eta bertako biztanleak baztertuta utzi zituzten erreserbetan.
[aldatu] Protektoratuak
Bertako gobernua zuten herrialdeetan erabili zen: Egipton, Marokon, Tunisian, eta abarretan. Itxura batean herrialdeko politikaz bertako agintariak arduratzen baziren ere, ez zegoen egiazko autogobernurik, metropoliaren babespean baitzegoen kolonia, eta haren ordezkariek hartzen zituzten funtsezko erabakiak.
[aldatu] Ordezko agintaritza
Alemaniak Lehen Mundu Gerran bere koloniak galdu zituenean, Nazio Elkarteak beste herri batzuei eman zien haiek gobernatzeko kargua, eta orduan sortu ziren kolonia mota horiek.
[aldatu] Merkataritza eskubideak
Txinan eta beste herrialde batzuetan herri inperialistek abantaila eta eskubide batzuk lortu zituzten merkataritzan, hitzarmen batzuen bitartez. Merkataritza eskubide haietaz baliatuta, hiri eta portu garrantzitsu asko metropoliaren esku geratu ziren.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.