Koloniako katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koloniako katedrala1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Kölner Dom.jpg
Koloniako katedralaren aurrealdea.
Koloniako katedrala non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Koloniako katedrala
Koloniako katedrala (Alemania)
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 81
Kokalekua AlemaniaAlemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Koloniako katedrala (alemanaz Kölner Dom) Alemaniako Kolonia hirian dagoen neogotiko erako katedrala da. Ipar Renania-Westfalia estatuko Kolonia hiriaren erdigunean kokatzen da, Rhin ibaiaren ibarrean. Alemaniako monumenturik bisitatuena da. Bere 157 metroko garaierarekin, 1884. urtean Washington monumentua amaitu zen arte munduko eraikinik garaiena izan zen.

Unescok 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lurzoruaren azpian erromatar eta karolingiar aztarnak topatu izan dira. Berez, gaur egungo katedralaren eraikuntza 1248an hasi eta ez zen 1880. urtera arte amaitu ahal izan. 1510ean eraikuntza lanak ekonomia arazoak eta interes falta ezarengatik eten egin ziren. 1560an katedralaren kabildoak diru laguntzak biltzeari behin-betiko laga zion. Ordutik aurrera eta mendeetan zehar, amaitutako tenpluaren zatia erlijio eginkizunetarako erabili izan zen.

XIX. mendean alemaniar enperadoreak katedralaren eraikuntza lanak gogoz bultzatu zituen, bere ustez gotiko arkitekturan germaniar ondorengotza baitzegoen. 1842ko irailaren 4an eraberritze lanen lehen harria ezarri zen, eta azkenik 1880ko urriaren 15ean inauguratu zen.

Orain dela urte batzuetatik hona, katedralak jasaten dituen egurats kutsadura eta usoek harriari egiten dioten kaltearen ondorioz, eraikina etengabeko eraberritze lanetan murgildurik dago. Katedrala hiru harri motez eraikia izan zen, hauetako mota bati aurreko baldintzek asko eragiten diotelarik. Aldiz, beste harri motetako bat denboraren poderioz asko beltzatu ohi da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koloniako katedrala Aldatu lotura Wikidatan