Colorado

Koordenatuak: 39°00′N 105°30′W / 39°N 105.5°W / 39; -105.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolorado» orritik birbideratua)
Colorado
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Where the Columbines Grow (en) Itzuli
Rocky Mountain High (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-CO
HiriburuaDenver
Coloradoko GobernadoreaJared Polis
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak39°00′N 105°30′W / 39°N 105.5°W / 39; -105.5
Azalera269.837 km²
MugakideakWyoming, Nebraska, Kansas, Oklahoma, Mexiko Berria, Utah eta Arizona
Punturik altuenaElbert mendia
Demografia
Biztanleria5.773.714 (2020ko apirilaren 1a)
317.140 (2015)
Dentsitatea21,4 bizt/km²
Etxebizitzak2.137.402
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00 eta America/Denver (en) Itzuli
colorado.gov
Artikulu hau Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Colorado (argipena)».

Colorado Ameriketako Estatu Batuetako estatua da, Estatu menditsuen gunean kokatua dagoena. 1876az geroztik du estatu izaera. Iparraldean Wyomingekin, hegoaldean Mexiko Berriarekin, hegomendebaldean Arizonarekin, ekialdean Nebraska, Kansas eta Oklahomarekin, eta mendebaldean Utahrekin egiten du muga.

Mendi, ibai eta lautadetan ugaria delako da ezaguna. 2008an 4.939.456 biztanle zituen, 2000. urtean baino %14 gehiago. Hiriburua Denver du, baita hiri garrantzitsuena ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elbert mendia

Coloradoko estatua menditsua da (2.500 m-koa da bertako mendien batez besteko altuera). Arkansas ibaiak zeharkatzen dituen ordokiak daude ekialdean. Erdialdea menditsua da: Mendi Harritsuek zeharkatzen dute estatu guztia ekialdetik mendebalera: Longs Peak (4.350 m), Pikes Peak (4.308 m), Blanca Peak (4.405 m), Harvard (4.384 m) dira bertako mendi nagusiak. Coloradoko Rocky Mountains National Park Estatu Batuetako parke natural ederrenetakoa da. Mendebalean, arroila ugari dituzten goi-ordokiak daude, Utahko eta Mexiko Berriko ingurunearen ezaugarri direnak (Mesa Verde National Park).

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handiko ibaiak jaiotzen dira Coloradoko estatuan: Missourira doan Platte eta Mississippira doan Arkansas ibaiak sortaldean, eta Rio Grande, Colorado eta Green ibaiak sartaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinental lehorra da. Eguzkitsua. Tenperaturak gorabehera handiak izaten ditu, Colorado estatuko lurraldeen altueraren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Spruce Tree House, Mesa Verde National Parkean

XVI. mendean sartu ziren espainiar konkistatzaileak Coloradoko lurraldean; haiek izan ziren Coloradora iritsi ziren lehen europarrak. 1706. urtean, Juan de Ulibarri jabetu zen lur haiez Espainiako koroaren izenean. Estatu Batuek bere egin zuten Coloradoko iparraldea 1803. urtean; gainerakoa, Mexikorena zen aldea, 1848-1850. urteetan lotu zitzaion Estatu Batuen zatiari eta 1876. urtean Estatu Batuetako 38. estatu bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarrak ureztatzeko bide artifizialak erabiltzeak aurreramendu handia ekarri dio nekazaritzari eta hainbat gai berri landu ahal izan dira bertan: laboreak, azukre erremolatxa, patata. Fruituak lantzen dira mendebalean. Abere hazkuntza mendialdean (behi eta ardi aziendak). Argi indarra sortzeko eta landak ureztatzeko ura duten dituzten urtegi handiak daude. Lurpea oso aberatsa da: urrea eta zilarra (meatze hauek erabat ustiatu eta hustu ziren 1880-1920 urteetan), molibdenoa (Climax, 3.000 m-an dagoena, munduko mobdileno hobi handiena da), ikatza, petrolioa eta uranioa ateratzen dira. Janari industria, metalurgia, inprimategiak eta elektronika ere garrantzi handikoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]