Kolore

Wikipedia, Entziklopedia askea
BYR kolore gurpila

Kolorea gizakiak eta animalia batzuek duten pertzepzio subjektiboa da, argi ikusgaiko uhin-luzerek sortua, objektuak modu zehatzagoan bereizten laguntzen duena eta begien bidez hautematen dena.

Kolorea ez da ikusten diren objektuen ezaugarria, argiak objektu horiek argitzen dituenean sortutako gertaera baizik; argi zuri bat dispertsio sistema batetik igarotzen denean, argi zuria deskonposatu egiten da eta koloreak ikusten dira, oinarrizko zazpi koloreak (gorria, laranja, horia, berdea, urdin argia, urdin iluna eta morea). Koloreen deskonposaketa eta oinarrizko zazpi koloreak Isaac Newtonek aurkitu zituen.

Koloreak elkarren osagarriak dira: oinarrizko koloreak nahasiz gainerako kolore guztiak lortzen dira: oinarrizko kolore guztiak nahastuz gero beltza ateratzen da, eta kolore guztiak batzen direnean zuri ikusten da. Kolorearen ezaugarri nagusiak, koloreak bereizteko oinarritzat hartzen direnak, ñabardura, argitasuna eta saturazioa dira. Ñabardura espektroaren argi uhinen luzerak definitzen du, argitasuna intentsitateak ematen du eta saturazio maila kolore batek zuritik duen desberdintasunak eta espektroko kolorearekin duen antzekotasunak ematen du, kolorearen garbitasun mailak alegia. Zuria eta beltza ñabardurarik gabeko koloreak dira, akromatikoak.

Pertzepzioa

Argi espektroa

Espektro optiko jarraitua, RGB kolore sisteman adierazia.
Espektro ikusgaiko koloreak[1]
kolorea uhin-luzera maiztasuna
gorria ~ 700–635 nm ~ 430–480 THz
laranja ~ 635–590 nm ~ 480–510 THz
horia ~ 590–560 nm ~ 510–540 THz
berdea ~ 560–490 nm ~ 540–610 THz
urdina ~ 490–450 nm ~ 610–670 THz
morea ~ 450–400 nm ~ 670–750 THz

Erradiazio elektromagnetikoa bere uhin-luzeraren (edo maiztasunaren) arabera sailkatzen da eskuarki. Uhin-luzera espektro ikusgaiaren tartean badago (gizakiok ikus dezakeguna 390 nm eta 750 nm tartean), "argi ikusgaia" esaten zaio.

Argi iturri gehienek uhin-luzera askotan igortzen dute argia. Igorle baten espektroa uhin-luzera bakoitzaren intentsitatea adierazten duen banaketa da.

Giza begia

400 eta 700 nm tartean diren uhin-luzerako erradiazio elektromagnetikoek kitzikatzen duten gizakien begiak. Konoak dira koloreen pertzepzioa ahalbidetzen dutenak, eta hiru mota daude. Hiru koloretan (gorri, berde eta urdinean) oinarritutako koloreen sintesi gehigarria, 3 kono mota hauei hobekien egokitutako hiru koloreak direlako da:

  • L konoak: uhin luzeei sentiberak, 470 eta 630 nm artean, sentiberatasun handiena 564 nm (hori-berdea)
  • M konoak: uhin ertainei sentiberak, 440 eta 595nm artean, sentiberatasun handiena 534 nm (berdea)
  • S konoak: uhin laburrei sentiberak, 290 eta 470 nm artean, sentiberatasun handiena 420 nm (morea)

Gorria hirugarren koloretzat hartzen da urdinaren eta berdearekin batera, horiak, nahiz eta L konoen sentiberatasun handiena izan, M konoak ere kitzikatzen dituelako eta gorriak gehien bat L konoak.

Makilak, argitasun txikia dagoenean ikusteko erabiliak, 415 eta 555 nm artean dira sentiberak, sentiberatasun handiena 498 nm luzeran (berde-urdina).

Pertzepzioa eta interpretazioa

Adelsonen xake taula: A karratuko gris ñabardura eta B karratukoa berdinak dira.
Adelsonen xake taula: A karratuko gris ñabardura eta B karratukoa berdinak dira.


Garunak begiek igorritako informazioa interpretatzen ditu informazio koherentea osatzeko. Adibidez, gauza bereko bi zati, argitan eta itzaletan daudenak, kolore berekoak direla aurreikusten du.

Kolore sintesiak

Sintesi gehigarria
Sintesi kengarria

Koloreak nahasteko erabiltzen dugun moduaren arabera, kolore bat edo beste hauteman daiteke. Argiak, pigmentuak eta margoak nahas daitezke, eta emaitza desberdina da bata edo bestea nahasten den[2].

Sintesi gehigarria

Argiaren oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira. Kolore horiek proportzio egokian nahasiz gero, gainerako kolore guztiak sortzeko gai dira, eta proportzio berean nahasiz gero, kolore zuria sortzen dute. Argirik gabe, berriz, beltza lortzen da. Argiaren koloreak bikoteka eta proportzio berean nahasiz lortzen dira argiaren kolore sekundario deritzenak: Gorria eta berdea nahasiz horia sortzen da; berdea eta urdina nahasiz ziana sortzen da; eta gorria eta urdina nahasiz magenta sortzen da.

Sintesi kengarria

Sintesi gehigarria baino maizago gertatu ohi da nahasketa kengarria. Horren adibide tipikoa pintura-nahasketak dira. Pintura-kolore bakoitzak argi-uhin batzuk xurgatzen (kentzen) ditu eta beste batzuk islatzen, hori dela eta hautematen dugu kolore bat edo beste. Pintura gorria, berdea eta urdina nahasten badira, emaitza ez da pintura zuria. Pintura gorriak argi zuriaren kolore berdea eta urdina xurgatzen ditu eta kolore gorria islatu; pintura berdeak gorria eta urdina xurgatzen ditu eta berdea islatu; pintura urdinak, azkenik, gorria eta berdea xurgatzen ditu eta urdina islatu. Hori horrela izanik, oinarrizko hiru koloreak nahasten badira, elkar xurgatzen dute eta kolore beltza (edo oso iluna den kolore bat) da emaitza.

Koloreen irudikapena

Koloreak irudikatzeko eta zehazteko hainbat eredu erabiltzen da:

  • RGB kolore-eredua (ingelesezko Red=gorria, Green=berdea eta Bblue=urdina) sintesi gehigarrian erabiltzen da eta kolore bakoitza oinarrizko hiru koloreen nahasketarekin irudikatzen. Oinarrizko koloreen intentsitatea adierazteko, balio bat egokitzen zaio bakoitzari, 0 (txikiena) eta 255 (handiena) artean. Horrela, gorria irudikatzeko (255,0,0) erabiltzen da, berdea (0,255,0) eta urdina (0,0,255). Kolore falta, hau da, beltza (0,0,0) da eta guztien nahasketa maila handienean (255,255,255) zuria da. Kolore sekundarioak, oinarrizko bi kolore nahastean sortzen direnez, horrela dira: horia (255,255,0), ziana (0,255,255) eta magenta (255,0,255).
  • HTML kolore-eredua sintesi gehigarrian ere erabilia, webguneetan erabiltzen da eta RGB (gorri-berde-urdin) oinarrizko koloreak ditu ere. Osagai bakoitzaren intentsitatea 0 eta 255 artekoa ere bada, baina kode hamaseitarra erabiltzen du. Horrela, 255 balioa bi digiturekin bakarrik adierazten da. Sistema hamaseitarrean, 0 eta 9 arteko zenbakiez gain, sei letra erabiltzen dira, zenbakizko balioak dutenak: a=10, b=11, c=12, d=13, e=14 eta f=15. Sistema hamaseitarraren eta hamartarraren arteko parekotasuna honako formulak ematen du: [hamartarra = lehen hamaseitar zifra * 16 + bigarren hamaseitar zifra] Horrela, intentsitate handiena ff da (15*16)+15=255 hamartarrean, eta txikiena 00. Eredu honetan, kolore bakoitza 3 digitu parerekin (6 digiturekin) irudikatua dago.
  • CMYK kolore-eredua (ingelesezko Cyan=zian, Magenta, Yellow-horia eta Key-beltza) sintesi kengarrian erabiltzen da. CMY kolore nahasketa kengarria da eta orri zurian ziana, magenta eta horia inprimatzean beltza lortzen da. Hala ere, hainbat arrazoiengatik, lortutako beltza ez da oso egokia eta tinta beltza ere erabiltzen da oinarrizko beste koloreez gain.

Kolore ohikoenak

Izena Lagina HTML RGB HSV
Gorria #FF0000 255 0 0 100% 100%
Gorribizia #E34234 227 66 51 77% 89%
Eskarlata #FF2400 255 36 0 100% 100%
Gorriluna #800000 128 0 0 100% 50%
Gorrimina #960018 150 0 24 350° 100% 59%
Kardinal kolorea #C41E3A 196 30 58 350° 85% 77%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Berdea / Orlegia #00FF00 0 255 0 120° 100% 100%
Chartreuse-a #7FFF00 127 255 0 90° 100% 100%
Irlandar berdea #4CBB17 76 187 23 120° 48% 48%
Esmeralda #50C878 80 200 120 140° 60% 78%
Jadea #00A86B 0 168 107 158° 100% 66%
Oliba-berdea #6B8E23 107 142 35 80° 75% 56%
Ehiztari-berdea #355E3B 53 94 59 120° 45% 45%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Urdina #0000FF 0 0 255 240° 100% 100%
Errege-urdina #318CE7 49 140 231 210° 79% 55%
Itsas urdina #120A8F 18 10 143 244° 93% 56%
Urdin heraldikoa #0000CD 0 0 250 93% ?%
Anila #4B0082 75 0 130 275° 100% 51%
Urdin elektrikoa #2C75FF 3 80 130 180° 30% 60%
Majorelle urdina #6050DC 96 80 220 247° 67% 59%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Ziana #00FFFF 0 255 255 180° 100% 100%
Turkesa #30D5C8 48 213 200 175° 77% 84%
Oztina / Zeru-urdina #87CEFF 135 206 255 204° 47% 100%
Zeru-kolorea #98B4D4 152 180 212 212° 28% 83%
Aquamarina #7FFFD4 127 255 212 160° 50% 100%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Magenta #FF00FF 255 0 255 300° 100% 100%
Fuxia #F400A1 253 63 146 334° 98% 62%
Malba #E0B0FF 224 176 255 276° 31% 100%
Izokina #FEC3AC 254 195 172 17° 98% 84%
Izpilikua #E6E6fA 230 230 250 245° 40% 96%
Arrosa #FFCBDB 255 192 203 350° 25% 100%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Horia #FFFF00 255 255 0 60° 100% 100%
Limoia #FDE910 253 233 16 55° 94% 99%
Urrea #FFD700 255 215 0 51° 100% 100%
Anbarra #FFBF00 255 191 0 45° 100% 100%
Indiar horia #E3A857 227 168 87 35° 62% 89%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Arrea / Marroia #964B00 150 75 0 30° 100% 59%
Kakia #94812B 148 129 43 49° 55% 37%
Okrea #CC7722 204 119 34 30° 83% 80%
Siena #B87333 184 115 51 29° 29% 72%
Borgoina #800020 128 0 32 345° 50% 50%
Beixa #C8AD7F 200 173 127 38° 40% 64%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Morea #8B00FF 139 0 255 273° 100% 100%
Lila #C8A2C8 200 162 200 300° 19% 78%
Gorrindola #660099 102 0 153 280° 100% 60%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Laranja #FF7028 255 112 40 60° 100% 100%
Korala #FF7F50 255 127 80 16° 69% 100%
Albertxikoa #FBCEB1 251 206 177 30° 25% 87%
Haragia #FFCC99 255 200 160 30° 40% 100%
Izena Lagina HTML RGB HSV
Zuria #FFFFFF 255 255 255 0% 100%
Hezurra #F5F5DC 245 245 220 60° 10% 96%
Bolia #FFFDD0 255 253 208 57° 18% 100%
Zilarkara #C0C0C0 192 192 192 ?% ?%
Zilarra #C0C0C0 192 192 192 0% 75%
Grisa #808080 128 128 128 0% 50%
Beltza #000000 0 0 0 0% 0%

Erreferentziak

Bibliografia

  • Perurena, Patziku. (1998). Koloreak euskal usarioan. Erein Argitaletxea.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolore Aldatu lotura Wikidatan


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria