Kolosoa (margolana)
| Kolosoa |
| Francisco de Goya, 1808-1812 |
| olioa oihal gainean |
| 116 × 105 cm |
| El Prado museoa |
Kolosoa (gaztelaniaz, El Coloso) El Prado museoko margolana da, garai batean Francisco de Goyaren ustezko autoretza zuena baina egun haren ikastun batek, ziur aski Asensio Juliák, margotu zuelako ustekoa.
Erraldoiaren gorputzak, konposizioaren erditik, jarrera erasokorra hartzen du, besoaren posturaren eta ukabila itxiaren arabera. Koadroa 1808-1812 bitartean margotu zen, Iberiar Penintsulako gerran, eta horren isla izan liteke.
Erraldoiaren irudiaren kontrastean, ibarreko irudi txikiak ihesean dabiltza, noraezean.
Autoretza[aldatu]
2008an, El Prado museoak adierazi zuen bazegoela pentsatzea Asensio Juliá, Goyaren ikastun bat, zela margolan honen egilea, AJ letrak ageri baitziren oihalaren ezkerreko behealdean.
Koadroa 20 urtetan aztertu ondoren, Manuela Menak ondorioztatu zuen Kolosoa ez zegoela egina Goyaren estiloan. 2009ko urtarrilean, museoak modu ofizialean adierazi zuen Asensio Juliá zela egilerik ziurrena.