Koltan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koltana gehienbat Kongoko Errepublika Demokratikoan erauzten den mineral konposatu bat da. Bi mineralez eratutako eratutako mineral konposatu bat da. Kolunbita eta tantalita mineralez eratua dago eta gris kolorekoa da. Kongoko Errepublika Demokratikoaren atzetik, ekoizle nagusiak Brasil, Thailandia eta Australia dira.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongoko Errepublika Demokratikoan mineral honen esplotazioak arazo asko ekarri ditu. Mineral hau birziklagarria da; baina, eskaria oso handia denez, eskariaren % 20 besterik ez du asetzen birziklatutako koltanaren bidez.[1]

1998tik gerran ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan, koltanaren hobiak kontrolatzeko borrokan. Hainbat erakundek dioenez, Kongoko meategi gehienak Ruandako armadak kontrolatzen ditu. Ruandako armadak meategietatik ateratako koltana Ruandara eramaten du, beste herrialde batzuetara esportatzeko, hala nola Alemaniara, Estatu Batuetara, Herbehereetara, Belgikara eta Kazakhstana. Mineral honen esplotazioak eragindako gerrak 5,5 milioi hildako ekarri ditu.

Ruandak eta beste herrialde batzuek Kongoko Errepublika Demokratikoan duten okupazio gerraz gainera, beste arazo batzuk ekarri ditu, hala nola Kongo miserian bizitzea, ingurugiroa hondatzea eta gizabanakoak esklabo egitea.

Aspaldiko urteetan Ruandari eta Ugandari leporatzen zaie mineral hau legez kanpo esportatzea. Orobat, AEBei egotzi zaie salerosketa ziurtatzearren Ruanda, Uganda edo beste herrialde batzuekin legez kontra itunak egitea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Papp, John F., «Niobium (Columbium) and Tantalum», U.S. Geological Survey, 2009 Minerals Yearbook, 52.1 - 52.14 orrialdeak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koltan Aldatu lotura Wikidatan