Koltza olio
Koltza olioa koltzaren (Brassica napus) hazietatik ateratzen den olioa da.
Eduki-taula |
Osagaiak [aldatu]
1970eko hamarkada arte koltza olioak azido eruziko (C22 :1) ugari zeukan. Ikerketa batzuek gantz-azido honen kontsumoa bihotzarentzako kaltegarria izan zitekeelako susmoa piztu zuten. Harrezkero eruziko gutxiko koltza barietateak lortu dira, ezagunena Kanadan garatutako "canola" (Canadian oil, low acid)[1]. Gaur egun koltza olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:
| Gantz-azidoak | Ehunekoa | |
|---|---|---|
| aseak | azido palmitikoa | %4 |
| azido estearikoa | %2 | |
| monoasegabeak | azido oleikoa | %62 |
| poliasegabeak | azido linoleikoa | %22 |
| azido alfa linolenikoa | %10 | |
Erabilpenak [aldatu]
Orain dela 4.000 urte Asian koltza olioa kontsumitzen zen. Erdi Arotik aurrera Europan jateko eta kriseiluetarako erregai gisa erabili zen[1]. Gaur egun, giza elikaduran asko kontsumitzen da. Horrez gainera, bioerregaiak (diester), lubrikagarriak eta disolbatzaileak egiteko, gero eta gehiago erabiltzen da. Beste erabilpen batzuk ere ditu: kosmetikogintza, plastikogintzako gehigarria...[3]
Ikus ere [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b Canola Thecanadianencyclopedia.com
- ↑ Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
- ↑ Les utilisations du colza Agro.basf.fr