Komentsalismo
Wikipedia(e)tik
Komentsalismoa bi espezien arteko harreman ekologiko estua da, gehienbat elikagaia lortzeko sortzen dena.
Harreman honetan komentsal deitutakoak onura ateratzen du, bera baita elikagaiak lortzen dituena; harreman horren beste kideak, berriz, ez du ez onurarik ezta kalterik jasotzen.
Komentsalismoaren bi adibide hauek dira:
- hiena bezalako animalia sarraskijaleek animalia ehiztariekin finkatzen duten harremana. Ehiztariek harrapakina hil eta jaten dute, eta hienek harrapakinaren hondarrak aprobetxatzen dituzte.
- bakterio asko giza zein animalien hestean eratzen duten harremana. Bakterio hauek saprofito moduan bizi dira, digeritu gabeko janariez elikatuz. Ez dute inongo kalterik sortzen, eta gizakiaren hesteetako flora bakteriarra osatzen dute.