Komiki
Wikipedia(e)tik
Komikia, marrazki-ipuin, irudi-ipuin edo marrazki-istorioa ikusteko artearen mota bat da, irudiak eta testuak nahasten dituena eta karikatura edo irrimarraren teknikaz baliatzen dena.
Argitaratzeko modurik ohikoena komiki-tira edo ziri-marra da, egunkari eta aldizkarietan agertzen dena. Bestela, komikia bera liburutan argitara ematen dute.
Arte agerpen honen lehenengo aztarnak Europan eta XV. mendean topa ditzakegu, aurretik Amerikan beste balizko lekukotza batzuk egon dadauden arren.
Mundu mailan, oso ezagunak dira Rene Goscinny eta Albert Uderzo ("Asterix"), Herge ("Tintin") komikigile europarrak eta Quino argentinarra ("Mafalda").
Aipatzekoak dira halaber Jose Escobar ("Zipi eta Zape") eta Francisco Ibañez ("Mortadelo eta Filemon") egile bartzelonarrak.
Geure inguruan, euskarazko egileen artean azpimarratzekoa da azken urteotan helduentzako lanak egin dituen Patxi Gallego.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XIX. mendearen amaieran Rodolphe Töpffer suitzarra nabarmentzekoa da, izan ere aditu askoren ustez bera da historiako lehenengo komikigilea.
[aldatu] Komikiak
- "American Splendor" (Harvey Pekar).
- "Asterix" (Rene Goscinny eta Albert Uderzo).
- "Batman" (Bob Kane eta Bill Finger).
- "Blueberry" (Jean-Michel Charlier eta Jean Giraud).
- "Corto Maltese" (Hugo Pratt).
- "El eternauta" (Hector German Oesterheld eta Francisco Solano Lopez).
- "Le garage hermetique" ("Moebius").
- "Garfield" (Jim Davis).
- "Hulk" (Stan Lee eta Jack Kirby).
- "Inodoro Pereyra" (Fontanarrosa).
- "Lucky Luke" (Morris).
- "Mafalda" (Quino).
- "Maus" (Art Spiegelman).
- "Mortadelo eta Filemon" (Francisco Ibañez).
- "Persepolis" (Marjane Satrapi).
- "Pottokiak" ("Peyo").
- "Spider-Man" (Stan Lee eta Steve Ditko).
- "Spirou" (Rob-Vel).
- "Superman" (Jerry Siegel eta Joe Shuster).
- "TBO" (aldizkaria)
- "Tintin" ("Herge").
- "Watchmen" (Alan Moore eta Dave Gibbons).
- "Pololoak" (Patxi Gallego).
- "Zipi eta Zape" (Jose Escobar).
[aldatu] Komikigileak
[aldatu] Amerikakoak
- Bob Kane (1915-1998), AEB.
- "Quino" (1932-), Argentina.
- Harvey Pekar (1939-), AEB.
- Fontanarrosa (1944-), Argentina.
- Jim Davis (1945-), AEB.
- Art Spiegelman (1948-), Suedia/AEB.
- "Maitena" (1962-), Argentina.
- Guy Delisle (1966-), Kanada.
[aldatu] Asiakoak
- Rutu Modan (1966-), Israel.
- Marjane Satrapi (1969-), Iran.
[aldatu] Europakoak
- Herge (1907-1983), Belgika.
- Jose Escobar (1908-1994), Katalunia/Espainia.
- Rob-Vel (1909-1991), Frantzia.
- Morris (1923-2001), Walonia/Belgika.
- Jean-Michel Charlier (1924-1989), Walonia/Belgika.
- Rene Goscinny (1926-1977), Frantzia.
- Hugo Pratt (1927-1995), Italia.
- Albert Uderzo (1927-), Frantzia.
- Pierre Culliford "Peyo" (1928-1992), Belgika.
- Francisco Ibañez (1936-), Katalunia/Espainia.
- Jean Giraud edo Moebius (1938-), Frantzia.
- Dave Gibbons (1949-), Ingalaterra.
- Alan Moore (1953-), Ingalaterra.
- Joe Sacco (1960-), Malta.
- Patxi Gallego (1973-), Euskal Herria/Espainia.
[aldatu] Manga
Sakontzeko, irakurri: Manga
"Manga" japonierazko hitza da, eta mundu mailan Japonian egindako komikiak oro har izendatzeko erabiltzen da, kontzeptua zabalegia izanda hainbat genero barne hartzen badu ere. Literalki, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du. Katsushika Hokusai ukiyo-earen egileak honela sortu zuen manga terminoa: informalaren (漫 man) eta marrazkiaren (画 ga) kanjiak batuta. Manga egilea mangaka izenez ezagutzen da, eta irakurle zaletua akiba-kei edo otaku izenez (azken hau erabiliagoa da, baina esanahi negatiboagoa du). Manga ukiyo-earen eta mendebaldeko marrazki estiloaren arteko nahasketa moduko batetik sortu zen, eta Bigarren Mundu Gerratik gerora hasi zen bihurtzen, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun den fenomenoa.
[aldatu] Azokak
- Angulemako Komiki Azoka (1974tik).
- Bartzelonako Komiki Azoka (1981etik).
- Getxoko Komiki Azoka (2002tik).
[aldatu] Argitaletxeak
- Astiberri (Bilbo).
- Editorial Bruguera (Bartzelona).
- Dupuis (Charleroi).
- Elkar (Donostia).
- Ediciones de la Flor (Buenos Aires).
- Marvel Comics (New York).
- Norma Editorial (Bartzelona).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
San Frantziskoko "Cartoon Art Museum"- Bartzelonako azokaren webgunea
Norma argitaletxearen webgunea
Getxoko Komiki Azoka
Komikiei buruzko blog interesgarria (e-gor blog)

