Komunikazio gaitasun
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
Komunikazio gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, hezkuntza curriculum berrietan aipatzen diren oinarri-oinarrizko gaitasunetako bat da. Esaterako, 2007ko EAEko Curriculumean aipatzen diren oinarrizko zortzi gaitasunetatik, bati, horrelaxe deitzen diote: hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (horrelaxe edo goiko aldaeretan).
Komunikatzeko gaitasuna hizkuntza batean gizakiek daukaten komunikatzeko ahalmena da. Ama-hizkuntzan legez, hizkuntza gehiagotan ere gara daiteke. Hizkuntzalaritzan eta hezkuntzan erabiltzen den terminoa da eta erreferentzia egiten dio hiztunek daukaten ezagupen gramatikalari, bai morfosintaxian bai fonologian eta baita hizkuntzaren erabilpen sozialari buruz.
Eduki-taula |
[aldatu] Komunikazio gaitasuna eta hizkuntzalaritza
Komunikazio gaitasuna Dell Hymes egileak erabili zuen 1966. urtean,[1] Noam Chomskyren (1965) gaitasun and ariketa.[2] bikoizketari aurre egiteko.
[aldatu] Komunikazio gaitasuna eta hezkuntza
Komunikazio gaitasun kontzeptuak hizkuntza berriak ikasteko ikuspegi komunikatiboa azpimarratzen duen teorietako bat da.
Canale eta Swain (1980) komunikatzeko gaitasuna lau osagaiekin definitu zuten:[3]
-
- 1. Gramatika gaitasuna: hiztegia eta gramatika arauak
- 2. Soziolinguistika gaitasuna: egokitasuna
- 3. Diskurtso gaitasuna: kohesioa eta koherentzia
- 4. Estrategia gaitasuna: komunikatzeko estrategien erabilpen egokia
Bachman (1990) egileak komunikazio gaitasunaren berrikusketa eta berrazterketa egin zuen. Komunikazio gaitasuna bi izenburu nagusitan hedatu zituen, alde batetik "organizazio gaitasuna" zeinek gramatika gaitasuna eta diskurtso (edo testu) gaitasuna bateratzen dituen, eta bestetik, "pragmatika gaitasuna", zeinek bai soziolinguistika gaitasuna eta baita ilokuziozko gaitasuna bateratzen dituen.[4] Estrategia gaitasuna elkarrekin komunikatzen direnen komunikatzeko estrategiak erabiltzeko abileziei loturik dago. (Faerch & Kasper, 1983; Lin, 2009).
Beraz, hizkuntzen irakaskuntzan gaur egun ia aho batez onartzen da komunikatzeko gaitasuna izan behar duela helburu nagusia irakaskuntza praktika onetan.[5] Honek aldatu du aurretik zegoen beste ikuspegia, non gramatika gaitasunari lehentasuna ematen zitzaion. Komunikazio gaitasuna hobeto ulertu da pragmatikak egin dituen ekarpenei esker eta hizkuntzaren filosofiari esker, batez ere diskurtsoaren analisiari esker. John Searle eta J.L Austin aipatzen dira alor hauetan.
[aldatu] Komunikatzeko gaitasunaren dimentsioak
Giza komunikazioaren tresna nagusia giza-hizkuntza edo ahozko hizkuntza da. Munduko gizakiak, gizakia gizaki den geroztik, milaka giza hizkuntzatan aritu dira. Gaur egun UNESCO erakundearen arabera giza hizkuntzen artean, batzuk, ahozko hizkuntza izatetik idatzizko hizkuntzak ere izatera igaro dira.
Horrela, munduko hizkuntza guztietan komunikatzeko gaitasuna hiru dimentsioetan garatzen dela esaten da.
-
- 1. Ahozko hizkuntzaren ulertzeko gaitasuna. Entzun eta ulertzeko gaitasuna.
- 2. Ahozko hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna. Mintzatzeko gaitasuna.
- 3. Ahozko elkar-eragina. Ahozko hizkuntzaren bidez bi norabideko komunikazioa lortzeko gaitasuna. (Bi pertsonen artean komunikazioa ematen denean biek entzun dezakete eta biek hitz egin dezakete. Eta pertsona gehiagoren artean ere, berdin)
Eta kultura idatzia daukaten hizkuntzen komunikatzeko gaitasuna, hiru horietaz gain, beste hiru dimentsioetan garatzen dela esan daiteke:
-
- 4. Idatzizkoaren ulermena. Irakurmena.
- 5. Idatziz komunikatzeko gaitasuna.
- 6. Idatzizko elkarreragina. Idatziz ere bi norabideko, edo gehiagoko, komunikazioa sor daiteke.
[aldatu] Ahozko hizkuntzaren ulertzeko gaitasuna
Hizkuntza batean garatzen den lehenengo gaitasuna. Entzumena. Ahozkoaren ulermena aktiboa izan behar du. Entzuleak mezua aditu eta kodea ezagutuz gero deskodifikatzeko gaitasuna izango du, ulertzeko gaitasuna.
[aldatu] Ahozko hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna
Entzuteko eta ulertzeko gai diren gizakiak azkar ikasten dute ulertzen dituzten antzeko mezuak sortzen. Mezu ulergarriak ekoizteko giza-hizkuntzaren hainbat baliabide ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Umeek hasieran mezu labur xinple ekoizten dituzte. Gaitasun handia lortzen dutenek diskurtso landu eta estrukturatuak sor ditzakete.
[aldatu] Ahozko elkar-eragina
Aurrez aurre edo komunikabideren bat dela medio, hiztunek elkarri informazioa igorri, harremanak landu, eta giza komunikazioaren hamaika posibilitateak erabil ditzakete.
[aldatu] Idatzizkoaren ulermena. Irakurmena
Bost-sei urterekin lortzen da, idazkera fonetiko-fonologiko sistemak erabiltzen den kulturetan, irakurtzen dena ulertzeko hasiera-hasierako gaitasuna. Gaitasun hori bizitzan zehar garatzen dute irakurtzen denbora hartzen duten pertsonek.
Normalean, zenbat eta gehiago irakurri orduan eta ulermen maila hobea lortzen da eta aldi berean, irakurtzen dena ulertzeko lastertasuna lortzen da. Irakurle aurreratuek hitz egiten erabiltzen den baino lastertasun handiagoarekin lortzen dute irakurtzen dutena ulertzea.
Badaude hainbat azkar irakurtzeko metodo. Metodo horiekin, irakurle batzuek, orrialdeak oso segundo gutxitan irakurtzeko eta ulertzeko gaitasuna garatzen dute.
[aldatu] Idatziz komunikatzeko gaitasuna
Idazkera sistema fonetiko-fonologiko daukaten kulturetan bospasei urterekin hasten dira normalean umeak idatziz komunikatzeko trebeziak garatzen. Idazteko sistemako letrak banan-banan ikastetik testuak idatziz sortzeraino dagoen tartea igarotzeko normalean urte batzuk behar izaten dira. Garai batean eskoletan kaligrafia lantzeari eta ortografia lantzeari ematen zitzaion garrantzi handia. Gaur egun, XXI. mendeko idazteko metodoekin hainbat testu mota lantzen dira, testuen didaktika egiten da.
Ondo idazten dakien pertsona bere komunikatzeko helburuak ondo betetzen dituen pertsona dela esaten da. Komunikatzeko helburu nagusiak ondo identifikatu behar ditu eta hizkuntza idatziz zenbait geruzatan menperatu beharko du paragrafoak ondo bereizteko, esaldi adierazkorrak idazteko, eta bukaeran, testu txukuna aurkezteko.
[aldatu] Idatzizko elkarreragina
Gaur egungo zenbait media idatziz ere elkarreragina azkarra sortzen dute. Txatak dira horretan paradigmatikoak. Blogak, e-posta zerbitzuek, wikiek, gizarte-sareek eta abar, elkarrekin norabide askotariko komunikazioa sortzeko balio dute.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Hymes, D.H. (1966) "Two types of linguistic relativity." In W. Bright (ed.) Sociolinguistics pp. 114-158. The Hague: Mouton.
- ↑ (Ingelesez) Chomsky, N. (1965) Aspects of the Theory of Syntax. Cambridge, MA: MIT Press.
(Gaztelaniaz) Aspectos de la teoría de la sintaxis, Barcelona, Gedisa, 1999
- ↑ (Ingelesez) Canale, M. & Swain, M. (1980). Theoretical bases of communicative approaches to second language teaching and testing. Applied Linguistics 1, 1-47.
- ↑ (Ingelesez) Bachman, L. (1990). Fundamental considerations in language testing. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-437003-8
- ↑ (Ingelesez) Savignon, S.J. (1997). Communicative Competence: Theory and Classroom Practice. New York: McGraw-Hill. 2nd edition.
[aldatu] Kanpo loturak
- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua. HABE erakundeak eskaintzen duen euskal itzulpena.
- 175/2007 DEKRETUA. EAEko Curriculumeko III. eranskina
- 97/2010 DEKRETUA. 2007ko Curriculuma aldatu zuen dekretua
- Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculuma
- Euskal Curriculumaren ataria
- Hizkuntza-komunikazio gaitasuna DBH Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza berriztatzea
- Gaitasunak: ikaskuntza eta irakaskuntza
- pdf, Curriculum 2007 EAE (Egin klik dokumentuaren azpiko aldeko koadroan III. eranskina ikusi ahal izateko).
- Oinarrizko gaitasunak EAE, 2007
- Ikuspegi komunikatiboa.
- Edukietan oinarrituriko hizkuntzen irakaskuntza.
- Europar Erreferentzia Markoa
- (Gaztelaniaz) Delors txostena
- Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasuna. Material didaktikoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila.
- HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA. Gaitasunaren ezaugarriak. Sekuentzia didaktikoak. Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila.
- Hizkuntza eta literatura wikia (prestatze prozesuan).
- (Gaztelaniaz) Daniel Cassanyren hitzaldiaren bideoa