Komunikazio zientziak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Komunikazio zientziak edo komunikazio ikerketak komunikazioa era sistematiko batez aztertzen duten gizarte zientzien diziplinak dira. Horrela, komunikazio prozesuak, prozesu horietan erabilitako bide nahiz bitartekoak, eta berauek sorturiko osotasun semiotikoa ikertzen dituzte komunikazio zientziek, ikerketa metodo zein tresna analitiko propioak izanik.

Komunikazio zientziak soziologiari lotuta jaio ziren. Zentzu horretan, komunikazio zientzien oinarri metodologikoak soziologiarenak dira.

Komunikazio zientziak XX. mendean jaio ziren, komunikabide masiboek sortutako ikerketagai epistemologikoen eraginez. Gaur egun, komunikazio zientziak gizarteen izaera ezagutzeko funtsezko tresna dira; halaber, gizabanakoen nahiz giza taldeen arteko komunikazioa ere ikertzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]