Kon-Tiki
Wikipedia(e)tik
Kon-Tiki espedizioko ontzia.
Kon-Tiki Thor Heyerdahl norvegiar antropologoak antolatutako espedizioa izan zen, Hego Amerikatik abiatuta ontziz Polinesia antzinako amerindiarrek populatu zutela frogatzea helburu zuena. Horretarako Kon-Tiki izeneko itsasontzia eraiki zen, antzinateko teknika eta materialekin. Itsasontzia Peruko Callao portutik atera zen 1947ko apirialren 28an eta urte bereko abuztuan Tuamotuko uharte batera heldu ziren, bidaia osoan haizearen indarra eta itsasoko korronteak soilik baliatuz. Espedizioak jakinmin handia sortu zuen mundu osoan eta horretan oinarritua Heyerdahlek liburu bat idatzi eta dokumental bat zuzendu zuen.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |