Kon-Tiki Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kon-Tiki museoa
KonTiki Museum.jpgKon-Tiki museoaren kanpoaldea.
Herria Bygdøyn penintsula
Oslo
Herrialdea  Norvegia
Koordenatuak 59°54′11″N 10°41′52″E / 59.90306°N 10.69778°E / 59.90306; 10.69778Koordenatuak: 59°54′11″N 10°41′52″E / 59.90306°N 10.69778°E / 59.90306; 10.69778
Kon-Tiki Museoa is located in Oslo
Kon-Tiki Museoa
www.kon-tiki.no

Kon-Tiki museoa, Norvegiako hiriburua den Oslon dagoen museo bat da, Thor Heyerdahlen espedizioetan zehar bildutako itsasontzi eta beste objektu kultural batzuk dituena. Bygdøy penintsulan dago.

Museoa, jatorrian, Kon-Tikia hartzeko eraiki zen, baltsa zurez eginiko eta Kristobal Kolonen aurreko eredu peruar batean oinarritutako itsasontzi bat. Itsasontzi hau, Heyerdahlek, Peru eta Polinesia artean itsas korronteak jarraituz bidaiatzeko erabili zuen 1947an.

Kon-Tiki itsasontzia

Beste itsasontzi bat, Ra IIa da, uretako landareen ihiz eginikoa, Heyerdahlek, mota hauetako itsasontzien itxurari buruz Antzinako Egipton zuen ideiaren arabera. Esploratzaileak, itsasontzi hau erabili zuen Ipar Afrikatik Karibera bidaiatzeko, Ra Iean eginiko beste saiakera batek, bere helmugara iritsi aurretik porrot egin ondoren.

Museoan, esploratzaile norvegiarrak, Pazko uhartean eginiko bere ikerketa arkeologikoen ondoren berarekin eraman zituen objektu kulturalen bilduma bat ere badago, baita moai bezala ezagutzen diren estatua ospetsuen kopia bat ere.

Museoan jarritako objektu berrienen artean, Heyerdahlen taldeak Túcumen, Peru iparraldean aurkitu zituen giza-hegazti mitikoen erliebe baten kopia dago. Giza-hegazti peruar hauen eta Pazko uharteko Tangata Manuen arteko antzekotasuna, europarrak iritsi aurretik Hego Amerika eta Pazko uhartearen arteko harremanaren teoriari buruzko oinarririk sendoena da.

Badago, baita ere, munduko toki ezberdinetan ihizko itsasontzien erabilera adierazten duen bilduma bat, baita Heyerdahlek, historiaurrean ozeanoetatik giza migrazio handiei buruzko teoriak indartzen zituzten beste material batzuk ere.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kon-Tiki Museoa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak