Kondaira (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kondaira (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaUdako Euskal Unibertsitatea
Banaketa
Maiztasuna1 urte
Historia
ZuzendariaMikel Aizpuru

Inguma: http://www.inguma.eus/erakundea/ikusi/kondaira

Kondaira historiari buruzko euskarazko aldizkari akademikoa da. Formato elektronikoan plazaratzen da.

Aldizkaria 2003an sortu zuen Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) historia sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker.[1] Hurrengo urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu izan zuen. Lehen zuzendaria Jurgi Kintana izan zen, eta 2008.[2] urtean Mikel Aizpuruk hartu zuen ardura hori.

Aldizkariak bi garai ditu. Lehenengo garaian (1-10. zenbakiak), aldizkariak webgune propio bat zuen eta bertan historia-artikuluak ezezik, historia materialak ere eskaintzen ziren, hala nola, testu historikoak, mapak, apunteak... Zenbait arazo teknikoren ostean, webgunea itxi behar izan zen 2013-2014. urteetan.

Bigarren garaia, 11. zenbakitik aurrerakoa, aldizkaria OJS plataformaren bitartez argitaratzen da. Aldizkari zientifikoak argitaratzeko gaur egun oso zabalduta dagoen plataforma da hori, kode irekikoa ere badena. Estandar oso zabalduak erabiltzen ditu eta gainera euskaraz lokalizatuta dago. Bigarren garai horretan, erabilitako azpiegituraren ondorioz 'historiako testu eta material historikoen atala' kanpo geratu zen, material hori UEUren Otarrea zerbitzuan eskuragarri jartzen da eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]