Konfeti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haur bat desfile batean zehar botatako konfetiaz libertitzen.

Konfetia jaietan giro alaia sortzeko airera botatzen diren paper-puska koloretsu eta txikien multzoa da. Denetariko jaietan erabil daitezke, baina batez ere ihauterietako eta bestelako desfileetan (desfileko partaideen eskutik edo balkoietatik), ezteietan (hauetan arroza eta petaloak ere botatzen dria, baina), kirol-ospakizunetan eta urtezahar gaueko ospakizunetan erabiltzen da. Propio ekoiztutako konfetia saltzen da dendetan, baina etxean ere egin daiteke, koloretako paperak guraizez ebakiz. Plastiko eta metalezko konfetia ere badago. Historian, italierazko «confetti» datorren hitza da, goxoki adierazten duena eta ihaueterietan botatzen ziren goxokiei egiten die erreferentzia.