Jardunaldi

Wikipedia(e)tik
Kongresu (topaketa)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2013ko Wikimania topaketako une bat.

'Kongresua, bilkura eta, gehienetan pluralean, jardunaldiak eta topaketak gai bati buruzko hitzaldi eta solasaldi saioen multzo bat dira, horri buruzko informazioa jaso, eztabaidatu, ekimenak proposatu eta erabakitzeko. Toki desberdinetako aditu eta interesatuak biltzen dituztenak egun batzuetan zehar (2-5 egunetan zehar, gehienetan) eta maiz aldiro ospatzen direnak. Jardunaldietako gaian interesatuta egon nahiz horretan lan egiteagatik bertaratzen direnek elkar ezagutzeko aukera izateko ere balio izaten dute, egunerokoan harreman zuzena ez duten pertsonak izaten baitira. Denetariko kongresu eta topaketak izan daitezke: aisialdi-taldeetan aritzen diren pertsonak, zaletasun baten inguruan biltzen direnak nahiz gaixotasun baten inguruan sendagile berezituak biltzen dituztenak. Batzuetan, kongresu eta topaketek harrera-ahalegin handia eskatzen dute: aurrez komunikazio-lana egin eta kongresu hitzaldiak eta topaketak programatzeaz gainera, horietarako azpiegitura osatu eta bertaratutakoei ostatu, janaria eta aisialdirako aukerak eskaini behar zaizkie. Horrek guztiak eragin ekonomiko handia izan dezake hiri batean; horrela, kongresu-turismoa terminoa sortu da kongresuen inguruan sortzen den jarduera ekonomikoa izendatzeko. Hori dela eta, hiriek marketin-kanpainak egiten dituzte kongresuak eta topaketak erakartzeko.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.