Konklabe
Wikipedia(e)tik
Kapera Sixtinoan elkartzen dira konklabea egitera.
Konklabea kardinalek aita santua aukeratzeko egiten duten bilera da. Konklabea egiteko lehenengo arauak Gregorio X.ak ezarri zituen Lyongo II. Kontzilioan (1274). Haren aurreko aita santua —Klemente IV.a— hil ondoren, kardinalak Viterbon bildurik, ez ziren ados jartzen erabaki bat hartzeko, eta eztabaidak 1268ko azaroaren 29tik 1271ko irailaren 1era iraun zuen. Hiriko agintariek jauregi batean giltzaperatu zituzten, harik eta aita santu berria aukeratu zuten arte.
Gaur egun hauek dira konklabearen arau nagusiak:
- Aita santua hil eta handik gehienez hemezortzi egunera hasi behar du konklabeak.
- Kardinalek bakarrik har dezakete parte bozketan.
- Konklabea hasten den egunean kardinalak giltzapetuta geratzen dira, haiekin batera idazkaritza lanak egingo dituzten apaizak eta kardinal bakoitzeko bi zerbitzari dituztela.
- Bilkura Vatikanoko jauregian egiten da.
- Antzinako legeei jarraituz, kardinalen jatekoa egunak pasa ahala gero eta urriagoa zen.
- Hautaketa egiteko, kardinalak egunean bi aldiz biltzen dira Kapera Sixtinoan.
- Pio XII.aren garaiaz geroztik, botoen bi herenak gehi bat behar dira aita santua hautatzeko.
Bozketa bakoitza bukatutakoan, botoak erre egiten dira; aita santu berria aukeratu baldin badute, ke zuria ateratzen da, bestela beltza.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.