Monopolio-lehia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konkurrentzia monopolistiko» orritik birbideratua)

Ekonomian, monopolio-lehia edo lehia monopolista enpresa kopuru handi batek produktu bera —baina ezaugarri bereziekin edo modu berezian— eskaintzen duen merkatu-egoera da. Enpresa bakoitzak merkatuan eragin mugatua du, eta sarrera hesi nabarmenik ez dago. Monopolio-lehiaren adibide dira auzo bateko jatetxeak, baldin, jatetxe kopurua handi samarra izanik, jatetxe guztiek produktu bera eskaintzen badute, baina ezaugarri bereziekin; horren ondorioz, enpresa bakoitzak badu prezioa finkatzean erabaki-ahalmena. Beste adibide bat supermerkatuak dira: hainbat markatako produktuak existitzen dira, baina guztiek ezaugarri antzekoak dituzte.

Monopolio-lehiak ezaugarri komunak ditu lehia perfektuarekin, monopolioarekin nahiz oligopolioarekin: lehia perfektuan, enpresa kopurua handia da, eta ez dago sarrera-hesirik, baina produktua ez da homogeneoa; monopolioan, enpresak ez du besterik gabe prezioa onartzen eta badu ahalmena prezioa ezartzeko; eta oligopolioan, enpresen arteko itunak izan daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.