Konpainia-animalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txakurrak eta katuak konpainia-animalia izaten dira hirietan.

Konpainia-animalia edo maskota-animaliak etxebizitzetan jolasgarri edukitzen diren animaliak dira. Beste animalien aldean bereizteko, konpainia-animaliak pertsonak bizi diren etxe berean bizi ohi dira (abereak, ordea, ikuilu edo landetan bizi dira), izenak jaso ohi dituzte eta ez dira janaritarako akabatzen. Lanerako edo kiroletarako animaliak edo laborategiko animaliak ere ez dira konpainia-anaimaliatzat jotzen. Denetariko espezieak izan daiteke konpainia-animaliak baina arruntenak txakurrak, katuak eta txoriak izaten dira. Basa animaliak zein abereak izan daitezke konpainia-animalia. Aldi berean, espezie bereko bi animalia helburu ezberdinekin erabil daiteke. Adibidez, Txinan ohikoa da txakurrak jatea, lanerako ere erabil daitezke (artzain txakurrak, lera txakurrak), laborategietan esperimentuak egiteko eta konpainia animalia gisa ere bai.

Etxeko animaliak

Espezie hauek etxean bizitzen ohitu diren animalienak dira. Gehienek ezin dute berriro naturan bizitzera itzuli, modu batez gizakiendandik menpekotasuna sortu zaielako. Herriz-herri zerrenda hau aldakorra gerta daiteke. Hona hemen gurean ohikoenak:

Ugaztunak

Hegaztiak

Basabereak

Azkeneko urtetan, moda direla-eta, ohikoa bihurtu da basa animalia exotikoak etxean izatea. Moda honek arazo handiak sortu ditu bai jatorrizko herrialdetan -animalia horiek sarritan desagertzeko zorian baitaude- baita herrialde berrietan han ihes egiten dutenean edo jabeak aspertuta libre uzten dituztenean. Modu horretan espezie inbaditzaile dezente zabaldu dira mundu osoan. Gurean oso ezaguna da, esaterako, Floridako apoarmatuaren kasua (Trachemys scripta elegans). Zerrenda bukaezina izan daiteke eta horregatik hemen ezagunenak jasoko ditugu.

Ugaztunak

Narraztiak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpainia-animalia Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez)Pet Choice Portal web en inglés (petchoice.org). Maskota egokia nola aukeratu.
  • (Ingelesez)Exotic Pets A to Z DMV Lianne McLeod, About.com weborrian etxean maskota moduan bizi daitezkeen basa-animalien zerrenda.