Konpantzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konpantzia
Konpantzia (ezkerraldean Irun eta eskuinaldean Hendaia)
Konpantzia (ezkerraldean Irun eta eskuinaldean Hendaia)
Geografia
Kokalekua Bidasoa
Koordenatuak 43°20′34″N 1°45′54″W / 43.34278°N 1.76500°W / 43.34278; -1.76500Koordenatuak: 43°20′34″N 1°45′54″W / 43.34278°N 1.76500°W / 43.34278; -1.76500
Azalera 0,00682 km2
Punturik garaiena 3 m
Administrazioa
 Euskal Herria
Udalerriak Irun eta Hendaia
Demografia
Biztanleria 0 bizt.

Konpantzia[1]Gipuzkoan Faisaien uhartea eta Lapurdin Konferentziako/Konferentziaren uhartea/irla izenez ere ezaguna— Bidaso ibaiaren bokaletik gertu dagoen uhartea da, Irun eta Hendaia artean. 6.820 m2 ditu eta inor ez da bertan bizi. Antzina Hondarribiaren esku izan zen, baina gaur egun Irun eta Hendaia hirien esku dago. Bi hiriak arduratzen dira, txandaka, uhartea zaintzeaz; txanda bakoitza sei hilabetekoa da. Espainiako eta Frantziako estatuen artean dago, eta bi estatu horiek dira uhartearen jabeak.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan Faisaien uhartea deitzen zaion arren, berezko izena Konpantzia (antza denez, konferentzia izenetik eratorria)[2] edo Konferentziako uhartea du, Faisaien uhartea Hendaia aldean, ibaiaren eskuinaldean, zegoen padura-uharte handiago bat baitzen, egun lehorrari erabat eratxikia (egungo Les Joncaux auzo berria, Hendaian).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1659. urtean, bertan izenpetu zuten Luis de Harok, Filipe IV.a Espainiako erregearen ordezkariak, eta Mazarinok, Luis XIV. Frantziako erregearen Lehen Ministroak, Pirinioetako Bakea. Hitzarmen horren arabera, besteak beste, Frantziako eta Nafarroako erregeak Espainiako erregearen eskutan utzi zuen Nafarroa Garaia eta Kataluniako iparraldea (Roselló, Cerdanya) Frantziako estatuaren barne geratu zen: Pirinioetako mendiak hartu ziren Espainiako eta Frantziako estatuen arteko muga gisa, eta bitan banaturik geratu ziren Euskal Herria eta Katalunia. Bakea Luis XIV.a Frantziakoa (Eguzki Erregea) eta Maria Teresa Espainiako Infantaren arteko ezkontzarekin izenpetu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uhartearen fitxa, Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura.
  2. «Leku interesgarriak: Konpantzia edo Konferentziako irla», Irungo Udala.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpantzia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa