Konstantin Stanislavski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantin Stanislavski
Konstantin Stanislavski
Stanislavski 1936an
Datu pertsonalak
Izen osoa Konstantin Sergeievitx Stanislavski
Jaio 1863ko urtarrilaren 17a
Mosku (Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia)
Hil 1938ko abuztuaren 7a
Mosku (Sobietar Batasuna)

Konstantin Sergeievitx Stanislavski (errusieraz: Константи́н Серге́евич Станисла́вский; Mosku, Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia, 1863ko urtarrilaren 17a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1938ko abuztuaren 7a), Konstantin Sergeievitx Alexeiev jaioa, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888an Arte eta Literatura Elkartea sortu zuen Fiodor Komisazhevskirekin batera; han ezagutarazi zuen bere burua. 1898an, Moskuko Arte Antzokia sortu zuen Dantxenkorekin batera. Antzezle eta zuzendari gisa, imitazioa eta itxurakeria baztertu eta pertsonaien eta antzerki-lanen benetakotasuna eta funtsa adierazi zituen; Anton Txekhoven lanak antzerkiratu zituen gehienbat.

Teorialari eta pedagogo gisa egindako lanari zor dio Stanislavskik bere ospea. Aktoreak prestatzeko eta trebatzeko metodo bat sortu zuen, XX. mendeko antzerkigintza irauli duena: barne-azterketaz, intuizioaz eta inkontzientearen indarraz baliaturik aktoreak sakon aztertu eta bilatu behar du pertsonaiaren psikologia, eta haren nortasuna bereganatu eta adierazi behar du pertsonaia izaki bizi bat bailitzan.

Idazlan nagusiak Nire bizitza artean, Aktorearen prestakuntza eta Pertsonaia nola osatu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]