Konstantino III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heraklio agintaria bere bi seme Heraklonas eta Konstantino III.aren irudiak dituen txanpon bizantziarra

Heraklio Konstantino Konstantino III.a edo Konstantino III.a Heraklio izenez ezaguna (612ko maiatzak 3 - 641) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen epe labur batez 641 urtean.

Heraklio Konstantino Heraklida dinastiako lehen agintari Heraklioren seme zaharrena izan zen bere lehen emazte Eudoziarekin izandakoa. Eudoziaren ostean Martinarekin ezkondu zen norekin Heraklonas izan zuen, aitak bi anaiordeak agintean berarekin batera hartu zituen tratu bera eman zielarik.

Heraklio 641. urtean hil zenean Heraklio Konstantino Konstantino III.a agintari izena hartu zuen. Oinordekotzaren inguruko hika mikek eragin handia izan zuten beregan; bere aginte laburreko gertakari nabarmenena Egiptoko probintzia bizantziarraren galera izan zen, arabiarrek konkistatua izan baitzen aurretik Siria, Palestina eta beste zenbait probintzia hartu zuten bezala. Bere agintearen 4. hilabetean Konstantino III.a hil egin zen, agian tuberkulosiak jota. Bere anaiorde Heraklonasek jaso zuen orduan agintea, ordura arte biek agintea izan baitzuten ere agintari nagusia Konstantino bera izan baitzen. Heraklonasen ama zen Martinak Konstantino pozoitu zueneko usteak matxinada bat ekarri zuen bai eta Heraklonas eta Martinaren elbarritze eta boteretik aldentzea. Azkenean Konstante II.a izan zen agintari, Konstantino III.aren semea.


Aurrekoa
Heraklio
Bizantziar agintaria
641
Ondorengoa
Heraklonas
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino III.a Aldatu lotura Wikidatan