Konstantino VII.a
Konstantino VII.a Porfirogeneta (grezieraz Κωνσταντίνος Ζ΄ Πορφυρογέννητος, Kōnstantinos VII Porphyrogennētos, purpuran jaioa), (905 - 959ko azaroaren 9a), Leon VI.a Jakituna bizantziar enperadorearen semea eta Alexandro III.a bizantziar enperadorearen iloba zen. Bere ezizena, Leonen seme legitimo (edo zehatzago esanda, legitimatu) bezala jaso zuen, Konstantinopoliseko jauregi inperialeko gela purpuran jaio zelako, inperioko tronurako ondorengoen jaiotzarako erabiltzen zena.
[aldatu] Erregealdia
Konstantino 905ean jaio zen, Leon VI.a enperadorea eta honen maitale Zoe Karbonopsinaren semea, norekin, beranduago ezkonduko zen, enperadorearen laugarren ezkontza zelarik (zuzenbide kanonikoa hautsiz), honela bere semea legitimatuz. Konstantino, 913an enperadore bihurtu zen, oraindik 7 urte baino ez zituela, Nikolas Mistikoa aitalehena erregeorde zelarik. Nikolasek, bere burua, bulgariarren Simeon I.arekin bakea sinatzera behartu ikusi zuen, nor bulgariar enperadore bezala onartu behar izan zuen. Horren ondorioz, Konstantinoren amari eman zitzaion erregeordetza Nikolas kenduz.
Zoek berak ere ez zuen inongo arrakastarik lortu bulgariarrekin, eta, 919an, Erroman Lekapenogatik ordeztua izan zen, honek, bere alaba Elena Konstantinorekin ezkondu zuelarik.
Iturri batzuen arabera, Konstantinoren gaztaroa bereziki tristea izan zen, bere itxura fisiko ez oso erakargarriagatik, bere izaera malenkoniatsuagatik eta oinordekotzaren hirugarren mailara atzeratua izan zelako, Erromanen bi semeen ondoren. Dena dela, adimen handiko gazte bat zen, gauza askogatik interesatua, eta tronutik at eman zituen urteak, gorteko ohiturak ikasten eman izango zituen.
Erroman enperadore bakar bezala geratu zen 944arte, noiz bere semeek tronutik bota zuten, azkenik, Konstantino enperadore bezala onartuko zutelarik.
949an, Konstantinok, Kretan ezkutatuta zeuden arabiar kortsarioen aurkako espedizio berri bat, antolatu zuen, baina, bere aitak 911n bezala, Kreta birkonkistatzerako saiakeran huts egin zuen. Gertaera honek, arabiarrek lurrez eginiko erasoaldi bat eragin zuen, Armenia, Siria eta Italian Bizantziar Inperioak zituen lurraldeen aurka, baina ekialdean galdutako lurraldeak, beranduago Juan Tzimiszesek berreskuratu zituen. 957an, su grekoari esker, arabiar ontziteri bat suntsitu ahal izan zen.
Konstantinok, atzerriko erresumekin harreman biziak izan zituen, horien artean, Kordobako kalifa zen Abderraman IIIl.arekin. 957ko udazkenean, Kieveko Ruseko printzesa zen Olga Kievekoaren bisita jaso zuen. Bidaia honen arrazoiak sekula argitu ez diren arren, Olga, Elena izenarekin bataiatua izan zen, honela, bere herria kristautasunera bihurtzen hasiz.
Konstantino 959an hil zen, eta Bizantziar Inperioko tronuan bere ondorengoa, bere seme Erroman II.a izan zen
[aldatu] Liburuak
Orokorrean, bere erregealdiaren balorazioa positiboa den arren, Konstantino ezagunagoa da idazle eta aditu bezala. Idatzi, edo bere izenean idatzarazi, zituen De ceremoniis (Zeremoniei buruz) bezalako lanak, gorteko mota oroko zeremoniak deskribatzen dituena, izaera kritikoagoarekin Liutprando Cremonakoaren lanean ere bilduak izango zirenak, adibidez De administrando imperio (Inperioaren administrazioari buruz) lanean, inperioa gobernatzeko modua eta kanpoko etsaien aurka borrokatzeko moduari buruzko aholkuak eskaintzen dituena, eta inperioaren historia bat 817an Teofanes kronografoa hil zen arteko gertakariak biltzen zituena. Liburu hauek, Konstantinoren garaia eta bere erregealdia ezagutzeko informazio iturri garrantzitsua dira. Konstantino, liburu, eskuizkribu, eta, orokorrean artelan bildumagile handia ere bazen, baita margolari ona ere.
| Aurrekoa Alexandro III.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 913-959 |
Ondorengoa erroman I.a |