Konstantzako aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantzako aintzira
Bodensee (de)
Bodensee satellit.jpg

Satelitezko fotografia

Karte Bodensee.png
Kokalekua  Alemania
 Suitza
 Austria
47°39′N 9°19′E / 47.650°N 9.317°E / 47.650; 9.317
Garaiera 395 m
Eremua 571 km²
Zabalera 14 km
Luzera 63 km
Bataz besteko sakonera 14 m
Gehienezko sakonera 254 m
Betebidea Rhin
Hustubidea Rhin
Uharteak Mainau, Reichenau eta Lindau uharteak
Hiriak Uberlingen eta Friedrichshafen (D), Konstanz, Kreuzlingen, Romanshorn eta Rorschach (CH)

Konstantzako aintzira[1] (alemanez: Bodensee) Erdialdeko Europan dagoen aintzira da, Baden-Württemberg estatuan (Alemania), Turgovia, Schaffhausen eta Sankt Gallen kantonamenduetan (Suitza) eta Vorarlberg estatuan (Austria) hedatutakoa. Suabiako itsasoa ezizenaz ezagutzen da.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantza aintzirak 571 km²-ko azalera du. Rhin ibaiak mendebaldetik datorrela aintziran sartu aurretik aintzira txikiago bat eratzen du, Untersee edo Zellersee izena duena, ertzean Radolfzell am Bodensee eta uhartean Reichenau hiri alemaniarrak dira handienak.

Uda epel eta hezea du, tenperatua 20 eta 23 Â°C artean egonkor mantentzen delarik. Udaberrian eta udazkenean Föhn haize bero eta lehorrak jotzen duenean ikuspegi ederrak agertzen dira, baina neguan behelainoa ohikoa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suabian kokaturiko aintzira honen inguruan bi milioi eta erdi pertsona bizi dira, geheinak aleman hizlariak dira. mendebaldeko ertzean izen bereko Konstantza hiria (84.000 biztanle), ekialdean aldiz Lindau (35.000). Ondoko hauek dira Konstantza aintziraren inguruko herri nagusiak:

Alemania Alemanian (mendebaldetik ekialdera):

Austria Austrian:

Suitza Suitzan (mendebaldetik ekialdera):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantzako aintzira Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .