Kontinente arteko misil balistiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minuteman III misilaren jaurtiketa-proba.

Kontinente arteko misil balistikoa (ingelesez Intercontinental ballistic missile edo ICBM) 5.500 kilometro baino gehiagoko irismena duen misil balistikoari deritzo.[1] Normalean armamentu nuklearra garraiatzeko prestatuta dago.

Itsaspeko batetik jaurtitzen den kontinente arteko misil balistikoari, ordea, itsaspetik jaurtitako misil balistiko (ingelesez SLBM edo submarine-launched ballistic missile) deritzo.

Ogiba nuklearren tamainen txikiagotzeari eta aurrerapen teknologikoei esker, misil bakar batek hainbat karga independente garraia dezake eta horrenbestez, hainbat jomuga jo (MIRV edo multiple independently targetable reentry vehicle).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Federation of American Scientists, Intercontinental Ballistic Missiles, http://www.fas.org/nuke/intro/missile/icbm.htm. Noiz kontsultatua: 2013-10-15 .