Kontrapasa (jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontrapasa, aipamen edo esaldi bat, parte-hartzaileak asmatu behar dituen hitzetatik ateratako hizkien bidez eratzean datzan denborapasa grafiko bat da. Asmatu beharreko hitzak, bakoitzaren definizioaren araberakoak dira, eta hitz horren hizkiak, koadrora pasatzen dira, hizki bakoitzean adierazitako posiziora. Hitz bakoitza, kontrapasaren koadroan bere laukitxoetan agertzen den hizki larri baten bidez identifikatzen da. Honela, kontrapasako laukitxo bakoitzak, bi erreferentzia ditu:

  • zenbaki bat, jarraikako ordenan, txikienetik handienera
  • hizkia zer hitzetatik datorren adierazten duen hizki bat.

Hitzen hasierako hizkiek, aipamenaren egilearen izenarekin akrostiko bat era dezakete, aipamena igartzeko pista gehigarri bat delarik.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrapasa ebazteko teknikak, ahal bezain beste hitz identifikatu eta koadrora pasatzean datza. Ondoren, ebazpen bidez, oraindik osatu gabeko esaldiaren zenbait hizki aurkituko dira, eta euren hitzetara pasako dira, gainontzekoa ebaztea errazteko. Hauek, berriz, koadrora pasako dira, eta hala, esaldia osatu arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]