Kontulari publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontulari publikoa organizazio, enpresa edo pertsona baten kontabilitateaz arduratzen den pertsona profesionala da. Oro har, kontable publiko bat, non kontabilitatean, zuzenbidean, estatistika, matematika finantzarioetan, informatikan, matematikan, administraritzan, ekonomian, giza baliabideen kudeaketan, finantzetan eta abarretan moldatzen den.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurtagiria duten konturari publikoek Kontabilitatean zentratutako hezkuntza dute, eta horretarako kontulari publikoko azterketa uniformea (CPA) egitea ezinbesteakoa da. Azterketa baino lehen, hezkuntza publikoaren eta esperientziaren baldintzak edukitzea beharrezkoa izango dute. Kondizio hauek betetzen ez dituzten kontulariek ezingo baitute CPA deitura legalki erabili. CPA batek, sozietate edo erakunde baten barnean lan egin dezake, baita bere kontura publikoari kontabilitateko zerbitzuak eskainiz ere. Horrela, besteentzako informazioa lortzen du, pertsona horiek erabaki bat hartu ahal izateko. Ziurtagiria bi urtetik behin berriztatu daiteke eta estatu bakoitzaren betebeharretara lotuko da.

Zehazki, edozein sozietate edo erakunderen kontabilitate-erregistroak eramaten ditu, ondasun eta eskubideen mugimendu monetarioak erregistratuz. Beraien lana, arauekin bat datozen enpresen mugimendu edo operazio ekonomiko guztiak erregistratzea da. Emaitza horiek akziodunei, inbertsoreei, hornitzaileei eta interesatuta dauden beste pertsonei bideratzen zaie. Atal hori, tradizioz, eskuz edo kalkulatzeko tresnekin egin ohi da, baina gaur egun, hainbat sistema informatiko daude, non gestioa errazago bihurtzen duten.

Kontabilitate publikoa, zergen likidazioaz eta beste langileek egindako txosten finantzarioen berrikusketaz ere arduratzen da. Zeregin hori, estatu kontableetako auditoretza gisa ere ezagutzen da. Hala ere, beste mota bateko auditoretzak ere burutzen dira, besteak beste, adituaren txostena, enpresa aseguratzaileen ezbeharreko likidezia eta aktuario kalkuluak.

Estatu askok indarrean duten zerga-sistema konplexua denez, kontagailuaren aktibitatea gero eta nabarmenagoa bihurtu da, izan ere, hauek dira zergen kalkuluari eta estatuari egindako ekarpenari buruz dakiten pertsona bakarrak. Zenbait estatutan, Mexikon esaterako, kontulariak daukan ardura hain handia da ezen kartzela arriskua izan dezake.

Kontabilitate motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kontabilitate finantzarioa: enpresako eragile guztiei (bezeroa, hornitzailea…) sozietatearen funtzionamenduari eta finantza estatuari buruzko informazioa ematen die.
  • Kostuen kontabilitatea: barneko kontabilitatea (kostuen kalkulurako, mugimendu ekonomikoetarako zein enpresa barneko produktuetarako). Funtsean, produkzio uneetan erabakiak hartzeko, enpresaren antolaketarako...
  • Zergen kontabilitatea: zergen bulegoentzat beharrezkoak diren balantzeak jarraitu eta kalkulatzen ditu.

Egiaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde batzuetan, bakoitzak bere lanbidea egin ahal izateko soilik gradu unibertsitarioa izatea ez da nahikoa. Horrez gain, Ikastetxe Profesional, Batzorde Profesional, Kontularien Batzorde Zentral edo antzeko organo batean izena emanda egotea beharrezkoa da. Organo hauen zeregina ondorengoa daː kontulari profesionalek haien jardueran zehar prozedura tekniko zein etikoak betetzen dituzten ikuskatzea. Gainera, kasu batzuetan, ezagutzak berritzea eskatzen zaie.

Argentina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan, kontulari publikoak bere lanean jarduteko beharrezkoa du matrikulaturik egotea. Profesionalen kasuan, Ekonomia Zientzietako 24 Kontseilu Profesional ezberdinetan banatzen dira (Buenos Aires hirikoa, gehi probintzia bakoitzean bana), eta hauek federazio batean daude erregistraturik: Ekonomia Zientzietako Kontseilu Profesionaleko Argentinar Federazioa (gaztelaniaz: FACPCE), hain zuzen.

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon egiaztapen prozesua 1998ko maiatzaren 1ean jarri zen martxan eta honekin batera Kontulari Publikoen Egiaztapen Profesionalaren Arautegia. Honek, profesional batek bere lanbidea egin ahal izateko, jakin eta eduki beharreko ezagutzarik, trebetasunik eta abileziarik duen ziurtatzen du.

Desberdintasun profesionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan, jendeak kontulari, kontatzaile eta kontulari publikoaren ziurtagiriak (CPA) nahasten ditu. Ez da arritzekoa, izan ere, askotan funtzio asko beraien artean gurutzatzen dira, baina funtzio bakoitzaren erantzukizuna eta autoritate maila desberdina da. Nahiz eta denek lan egiten duten enpresa edo antolakuntzako erantzukizun fiskala partekatzen duten.

Are gehiago, askotan kontatzaileek eta kontulari publikoek ez dituzte kontulariak Kontabilitateko Profesionaltzat hartzen. Hala ere, bada salbuespenaː kontulari batek nominak edo txekeak sinatzen baditu, legearen aurrean kontatzaile edo kontulari publiko baten gisako inplikazioa izango du.

Aitzitik, erakunde edo kontabilitateko departamentu batean, zereginak bananduta mantenduko dira, beti ere iruzurrak, akatsak eta ondasunen bidegabeko eralgitzeak ekiditeko; horrela, kontrol finantzario indartsua bermatzen da.  

Kontabilitatearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontularien lanbideak goieneko maila hartu zuen kontabilitatearekin batera, Erdi Aroan zehar. Gogoratzen den agiri bikoitzaren lehen egilea Benedetto Cotrugli da (Benedikt Kotruliévich, 1416-1469). Bere liburuak (Libro de l'arte de la mercatura) 115 urte behar izan zituen inprentara eramateko, eta egindako lanaren izaera osatugabea zenez, kontabilitatearen historian, Luca Paciolirekin aldera ezina geratu da.

Luca Pacioli (1445-1517) zenbatzaileen aita gisa estimatua dago; lehenengo T formako erregistroak egiteagatik eta bikoiztasunari hasiera emateagatik. Kontabilitatea, gizakiak beharrezko finantza datu guztiak berarekin buruan eraman ezin zituela ohartu zenean sortu zen. Sumerren eta Antzinako Egipton (K. a 3000. urtea) enpresa guztien erregistro zein operazioak bertako lokatzezko ohol txikietan eramaten zituzten.

Horrez gain, profesionalizatzen joan da lege eta arautegi berrien antzera, herrialde bakoitzak bere merkatuko zuzenbidea errespeta dezan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]