Kontxako Bandera
2012ko Kontxako Banderako txapeldunak: Kaiku (Sestao) (gizonezkoak) Galizia (Rias Baixas) (emakumezkoak) |
|
1933ko estropadako une bat. |
|
| Kirola | Arrauna |
|---|---|
| Sorrera urtea | 1879 |
| Partehartzaileak | TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude |
| Antolatzailea | Donostiako Udala |
| Saria | Kontxako Bandera |
| Kontxako Banderaren webgunea | |
Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 117 edizio izan ditu, eta guztira 733 traineru lehiatu dira bertan historian zehar.
Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.
Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.
2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da lau traineruren artean.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, hiru itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.
Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua.
Historia [aldatu]
Aurrekariak [aldatu]
Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzem ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.
Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi...
Kontxako Bandera [aldatu]
Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871an Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.
Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen, Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[2] Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.
Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.
Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882-1888, 1902-1907 eta 1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.
1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.
Araudia [aldatu]
Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.
Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.
Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarriak ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun hauiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).
Arraunlariak [aldatu]
Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[3]
- 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
- 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
- 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
- 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
- 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.
Saria: Bandera [aldatu]
Gaur egun Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra da, lan honetan bakarka azken 13 urteetan aritu izan delarik. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[4]
Bitxikeriak [aldatu]
Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:[5]
- Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
- Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
- Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
- Langile kopurua: Itziar Alduntzin eta laguntzaile bat.
Estatistikak [aldatu]
Herriak lorturiko banderen arabera
| Herria | Banderak |
| 31 | |
| 15 | |
| 14 | |
| 10 | |
| 10 | |
| 8 | |
| 5 | |
| 4 | |
| 4 | |
| 3 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 2 | |
| 1 |
Patroiak lorturiko banderen arabera
| Patroia | Banderak | Taldeak |
| Manuel Arrillaga "Aita Manuel" | 10 | San Pedro, Pasaia |
| Juan Lizarralde "Altxerri" | 6 | Orio |
| Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | 5 | Donostia |
| Manuel Olaizola | 5 | Orio |
| Ignacio Sarasua | 5 | Orio |
| Jose Angel Lujanbio | 5 | San Juan, Hondarribia |
| Juan Mari Lujanbio | 5 | San Juan, Donibaneko, Castro |
| Francisco Arregi | 4 | Getaria |
| Domingo Mitxelena | 4 | Orio |
| Klaudio Etxeberria "Gorria" | 4 | Aginaga, Orio, Lasarte, Zumaia |
| Norberto Torres "Txirri" | 4 | Kaiku |
| Juan Carlos Fontan | 4 | San Pedro |
Denbora onenak (jardunaldi bat eta bi jardunaldiak)
| Kluba | Denbora | Urtea |
| 18:59.94 | 2006 | |
| 19:05.02 | 2006 | |
| 19:09.10 | 2005 |
| Kluba | Denbora | Urtea |
| 38:13.32 | 2006 | |
| 38:24.92 | 2006 | |
| 38:28.36 | 2012 |
Jarraian irabazitako edizioen errekorrak
| Errekorra | Kluba | Banderak |
| Edizio kontsekutiboak | Donostia | 7 (1883-1894 bitarteko denak)[6] |
| Urte kontsekutiboak | San Pedro | 6 (1927-1932 bitartean) |
Emakumezkoen Kontxako Bandera [aldatu]
2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen erdia, eta irabazleak 4.000 €ko saria jasotzen du. Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek finalean parte hartzen dute. Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011etik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak.
Bandera jokatu den bost edizioetan Galizia izan da garaile.
Edizio guztien aurkibidea [aldatu]
| Kontxako Banderak | ||
|---|---|---|
|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 |
||
Edizio guztietako irabazleak [aldatu]
Gizonezkoak [aldatu]
| Edizioa | Urtea | Garailea | Trainerua | Patroia |
XIX. mendean [aldatu] |
||||
| I | 1879 Gehiago |
Lequeitiarra | Juan Kruz Karril | |
| II | 1880 Gehiago |
?? | Sarria | |
| III | 1881 Gehiago |
?? | Leon Berrotaran | |
| - | 1882 | - | ||
| IV | 1883 Gehiago |
?? | ?? | |
| - | 1884 | - | ||
| - | 1885 | - | ||
| - | 1886 | - | ||
| V | 1887 Gehiago |
Guipuzcoana | Jose Mari Iturriza | |
| - | 1888 | - | ||
| VI | 1889 Gehiago |
Guipuzcoana | Luis Karril | |
| VII | 1890 Gehiago |
Cariño | Luis Karril | |
| VIII | 1891 Gehiago |
Illar-azala | Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | |
| IX | 1892 Gehiago |
Amigos | Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | |
| - | 1893 | - | ||
| X | 1894 Gehiago |
Amigos | Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | |
| XI | 1895 Gehiago |
N.Sª. de la Paz | Francisco Arregi | |
| XII | 1896 Gehiago |
Esperanza | Francisco Arregi | |
| XIII | 1897 Gehiago |
Ramon y Saturnina | Francisco Silva | |
| XIV | 1898 Gehiago |
Flora | Manuel Beitia | |
| XV | 1899 Gehiago |
Ver y creer | Lucas Iturralde | |
| XVI | 1900 Gehiago |
Angel de la Guarda | Domingo Cobeñas | |
XX. mendean [aldatu] |
||||
| XVII | 1901 Gehiago |
Lersundi | Manuel Olaizola | |
| - | 1902 | - | ||
| XVIII | 1903 Gehiago |
Zorrilla | Francisco Arregi | |
| - | 1904 | - | ||
| - | 1905 | - | ||
| XIX | 1906 Gehiago |
Nacimiento de Jesus | Bixente Sarria | |
| - | 1907 | - | ||
| - | 1908 | - | ||
| XX | 1909 Gehiago |
Virgen del Mar | Manuel Olaizola | |
| XXI | 1910 Gehiago |
Virgen del Mar | Manuel Olaizola | |
| XXII | 1911 Gehiago |
Guipuzcoana | Francisco Arregi | |
| - | 1912 | - | ||
| - | 1913 | - | ||
| - | 1914 | - | ||
| XXIII | 1915 Gehiago |
Luis Esperanza | Patxi Bakeriza "Soterotxo" | |
| XXIV | 1916 Gehiago |
San Nicolas | Manuel Olaizola | |
| XXV | 1917 Gehiago |
Sanpedrotarra | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXVI | 1918 Gehiago |
Koruko Amabirjina | Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | |
| XXVII | 1919 Gehiago |
San Nicolas | Manuel Olaizola | |
| XXVIII | 1920 Gehiago |
Nuestra Sra. del Carmen | Frantzisko Zubiaurre "Kiriko" | |
| XXIX | 1921 Gehiago |
La Unión | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXX | 1922 Gehiago |
Nuestra Sra. del Carmen | Patxi Bakeriza "Soterotxo" | |
| XXXI | 1923 Gehiago |
San Nicolas | Antonio Maria Uranga | |
| XXXII | 1924 Gehiago |
Juanita | Francisco Laboa "Matxet" | |
| XXXIII | 1925 Gehiago |
San Nicolas | Antonio Maria Uranga | |
| XXXIV | 1926 Gehiago |
Antigua´ko Ama | Juan B. Beitia | |
| XXXV | 1927 Gehiago |
Sanpedrotarra | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXXVI | 1928 Gehiago |
Aita Sanpedrokua | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXXVII | 1929 Gehiago |
Aita Sanpedrokua | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXXVIII | 1930 Gehiago |
Aita Sanpedrokua | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XXXIX | 1931 Gehiago |
Aita Sanpedrokua | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XL | 1932 Gehiago |
Aita Sanpedrokua | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| XLI | 1933 Gehiago |
San Nicolas | Domingo Mitxelena | |
| XLII | 1934 Gehiago |
San Nicolas | Domingo Mitxelena | |
| XLIII | 1935 Gehiago |
Sanpedroko berria | Manuel Arrillaga "Aita Manuel" |
|
| - | 1936 | - | ||
| - | 1937 | - | ||
| - | 1938 | - | ||
| XLIV | 1939 Gehiago |
?? | Antonio Maria Uranga | |
| XLV | 1940 Gehiago |
San Nicolas | Jose Mari Urdangarin | |
| XLVI | 1941 Gehiago |
Ama Guadalupekoa | Roman Agirre | |
| XLVII | 1942 Gehiago |
San Nicolas II | Domingo Mitxelena | |
| XLVIII | 1943 Gehiago |
?? | Pedro Gonzalez | |
| XLIX | 1944 Gehiago |
?? | Domingo Mitxelena | |
| L | 1945 Gehiago |
Cantabria | Jose Bedia | |
| LI | 1946 Gehiago |
Castilla | Jose Bedia | |
| LII | 1947 Gehiago |
Ama Guadalupekoa | Bernardo Elduaien | |
| LIII | 1948 Gehiago |
Ama Guadalupekoa | Bernardo Elduaien | |
| LIV | 1949 Gehiago |
Cantabria | Jose Bedia | |
| LV | 1950 Gehiago |
San Vicente | Antonio Korta "Pintxan" | |
| LVI | 1951 Gehiago |
?? | Ignacio Sarasua | |
| LVII | 1952 Gehiago |
?? | Ignacio Sarasua | |
| LVIII | 1953 Gehiago |
?? | Ignacio Sarasua | |
| LIX | 1954 Gehiago |
?? | Jose A. Arraiz | |
| LX | 1955 Gehiago |
?? | Ignacio Sarasua | |
| LXI | 1956 Gehiago |
?? | Jose Angel Lujanbio | |
| LXII | 1957 Gehiago |
?? | Ramon Arreseigor | |
| LXIII | 1958 Gehiago |
?? | Ignacio Sarasua | |
| LXIV | 1959 Gehiago |
?? | Manuel Arraiza | |
| LXV | 1960 Gehiago |
?? | Klaudio Etxeberria "Gorria" | |
| LXVI | 1961 Gehiago |
Sanjuandarra | Bibiano Etxabe | |
| LXVII | 1962 Gehiago |
?? | Bibiano Etxabe | |
| LXVIII | 1963 Gehiago |
?? | Bibiano Etxabe | |
| LXIX | 1964 Gehiago |
?? | Klaudio Etxeberria "Gorria" | |
| LXX | 1965 Gehiago |
?? | Jose Angel Lujanbio | |
| LXXI | 1966 Gehiago |
?? | Jose Angel Lujanbio | |
| LXXII | 1967 Gehiago |
?? | Jose Angel Lujanbio | |
| LXXIII | 1968 Gehiago |
?? | Jose Angel Lujanbio | |
| LXXIV | 1969 Gehiago |
Lasarte-Michelin | Klaudio Etxeberria "Gorria" | |
| LXXV | 1970 Gehiago |
?? | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXVI | 1971 Gehiago |
?? | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXVII | 1972 Gehiago |
?? | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXVIII | 1973 Gehiago |
Lasarte | Antonio Oliden | |
| LXXIX | 1974 Gehiago |
San Nikolas | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXX | 1975 Gehiago |
San Nikolas | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXXI | 1976 Gehiago |
Pedreña | Ruben Laso | |
| LXXXII | 1977 Gehiago |
Sotera | Koldo Urtiaga | |
| LXXXIII | 1978 Gehiago |
Bizkaitaŕa | Norberto Torres "Txirri" | |
| LXXXIV | 1979 Gehiago |
Sotera | Koldo Urtiaga | |
| LXXXV | 1980 Gehiago |
Jarrillera | Norberto Torres "Txirri" | |
| LXXXVI | 1981 Gehiago |
Bizkaitaŕa | Norberto Torres "Txirri" | |
| LXXXVII | 1982 Gehiago |
Bizkaitaŕa | Norberto Torres "Txirri" | |
| LXXXVIII | 1983 Gehiago |
San Nikolas | Juan Lizarralde "Altxerri" | |
| LXXXIX | 1984 Gehiago |
Telmo Deun | Klaudio Etxeberria "Gorria" | |
| XC | 1985 Gehiago |
Sotera | Jesus Fernandez Cirilo "Roque" | |
| XCI | 1986 Gehiago |
Erreka | Juan Mari Lujanbio | |
| XCII | 1987 Gehiago |
Telmo Deun | Edu Aristi | |
| XCIII | 1988 Gehiago |
Erreka | Juan Mari Lujanbio | |
| XCIV | 1989 Gehiago |
Libia | Juan Carlos Fontan | |
| XCV | 1990 Gehiago |
Erreka | Juan Mari Lujanbio | |
| XCVI | 1991 Gehiago |
Libia | Juan Carlos Fontan | |
| XCVII | 1992 Gehiago |
San Nikolas | Jose Luis Korta | |
| XCVIII | 1993 Gehiago |
Libia | Juan Carlos Fontan | |
| XCIX | 1994 Gehiago |
Libia | Juan Carlos Fontan | |
| C | 1995 Gehiago |
La Navarra | Juan Mari Lujanbio | |
| CI | 1996 Gehiago |
Kanpa | Juan Mari Larrañaga "Txiki" | |
| CII | 1997 Gehiago |
Kanpa | Jose Luis Korta | |
| CIII | 1998 Gehiago |
Kanpa | Juan Mari Larrañaga "Txiki" | |
| CIV | 1999 Gehiago |
Erreka | Joseba Arbona | |
XXI. mendean [aldatu] |
||||
| CV | 2000 Gehiago |
Kanpa | Oskar Rodriguez | |
| CVI | 2001 Gehiago |
La Marinera | Jose Luis Korta | |
| CVII | 2002 Gehiago |
La Marinera | Juan Mari Lujanbio | |
| CVIII | 2003 Gehiago |
San Jose XII | Izortz Zabala | |
| CIX | 2004 Gehiago |
San Jose XII | Izortz Zabala | |
| CX | 2005 Gehiago |
Ama Guadalupekoa | Joseba Amunarriz | |
| CXI | 2006 Gehiago |
La Marinera | Cristian Garma | |
| CXII | 2007 Gehiago |
San Nikolas | Irakoitz Etxeberria | |
| CXIII | 2008 Gehiago |
La Marinera | Iker Gimeno | |
| CXIV | 2009 Gehiago |
Bizkaitarra | Asier Zurinaga | |
| CXV | 2010 Gehiago |
Bou Bizkaia | Asier Arego | |
| CXVI | 2011 Gehiago |
Bou Bizkaia | Gorka Aranberri | |
| CXVII | 2012 Gehiago |
Bizkaitarra | Cristian Garma | |
Emakumezkoak [aldatu]
| Edizioa | Urtea | Garailea | Patroia | |
XXI. mendean [aldatu] |
||||
| I | 2008 | Laura Hermo | ||
| II | 2009 | Laura Hermo | ||
| III | 2010 | Laura Hermo | ||
| IV | 2011 | Laura Hermo | ||
| IV | 2012 | María Gil | ||
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Donostiako Bandera. Donostiako Udal webgunea (Euskaraz)
- ↑ Arraunaren Olinpiadak. Argia.com (Euskaraz)
- ↑ Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- ↑ Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- ↑ Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Euskaraz) (Gaztelaniaz)
- ↑ Urte bitarte horretako hainbat urtetan ez zen jokatu banderarik. Gainera, Donostiak ez zuen errekorra handitzeko aukerarik izan, 1895ko edizioan ez zitzaiolako parte hartzen utzi, beste herriak apunta zitezen animatzeko. (AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.)
Bibliografia [aldatu]
AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
Kanpo loturak [aldatu]
- Webgune ofiziala
- Kontxako Banderaren webgune bat, urte guztietako parte hartzaileak, denborak eta bestelako datuak eskaintzen ditu.
- (Gaztelaniaz) Kontxako Banderari buruzko dokumentala ikusgai. Canal+. Youtube.com
- Argazki galeria Kontxako Banderako argazki zahar ugari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gure Gipuzkoa webgunean.