Kontzilio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontzilioa (latinez concilium, "kontseilua") edo sinodoa (grezieraz σύνοδος, synodos, "batzarra") kristau kleriko eta beste ordezkari erlijiosoen batzarra da, doktrinari buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko biltzen dena.

Bost kontzilio mota daude, bi kategoria nagusitan banatuak:

  • Kontzilio ekumenikoak edo orokorrak: Elizaren apezpiku guztiak parte hartzen duten biltzarra
  • Kontzilio partikularrak: apezpiku batzuk baino parte hartzen ez dutenak. Hauek lau motakoak izan daitezke:
    • Nazio kontzilioak edo osokoak: estatu/nazio bateko apezpikuek osatua
    • Eskualdeko kontzilioak (hauek ere osokoak): eskualde eklesiastiko bateko probintzietako apezpikuek osatua
    • Probintziako kontzilioak: probintzia eklesiastiko bateko apezpikuek osatua, metropolitar apezpiku batek deitua
    • Elizbarrutiko sinodoa: apezpiku batek deitua

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.