Kop

Wikipedia, Entziklopedia askea
KOP
Datuak
JatorriaGirona, Herrialde Katalanak
Musika motaHardcore punk
Urteak1998-2001
2007 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Propaganda Pel-Fet!
Taldekideak
Juanra (ahotsa), Dani (baxua), Uri (gitarra), Imanol (gitarra), Bud (bateria), Gabb (DJ)
Informazio gehigarria
kop.cat
Facebook: KOP.Oficial Twitter: KOPoficial MySpace: kopantifa Youtube: UCvSMpTrqlrZxYbhZoTbsQoA Bandcamp: kopantifa Spotify: 1vqWasHYiv7zecRAqZvvoO iTunes: 94938021 Last fm: KOP Musicbrainz: 5b578b84-5d7f-44f9-9102-76e58516cc9b Songkick: 294594 Discogs: 1562753 Allmusic: mn0002165311 Edit the value on Wikidata

KOP hardcore-punk estiloko Kataluniako musika talde bat da. 1998an sortu zen Speereth taldearen errautsetatik. Talde hartako hiruk sortu zuten proiektua, Juanra, Josep eta Txero kideek. KOP taldearen letrek kritika soziala eta politika lantzen dituzte, hiru hizkuntzatan: euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.

Taldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko urriaren 10ean, Fermin Muguruzarekin batera Bartzelonako Razzmatazz aretoan zuten kontzertua baina egun batzuk lehenago, komunikabide batzuek poliziak taldeko abeslariak atxilotzeko agindua zuela zabaldu zuten; ETAko Bartzelona komandoari laguntza ematea egotzita. Ziotenez Juanrak Pedro Varela Europa liburudendako agintari eta CEDADE mugimendu neonaziaren liderrari buruzko informazioa erraztu zion ETAri. Kontzertua ez zen bertan behera geratu beste abeslari batzuei esker, nahiz eta Juanra desagerturik egon.

2002ko urtarrilean Juanra Herbehereetan atxilotu zuten eta Vughteko(Herbehereak) segurtasun handiko espetxean sartu zuten, non isolamendu egoera ezarri zioten Gobernu Espainolak bere estradizioa eskatzen zuen bitartean. 5 urtetara kondenatu zuten ETAri laguntzea leporatuta. 2003ko urrian Espainiara estraditatu zuten Hagan eginiko epaiketa luze baten ondoren. 2007ko maiatzean libre geratu zen.

Juanraren askapenaren ostean, 2007an, taldeak diska berria atera zuen, Nostrat. Lan hau bi zatitan banatzen da: lehenengoa taldearen abesti berriez osatua dago, Juanraren letrekin eta Kuraia taldeko Lucifersaporen ahotsekin, eta bigarren zatia taldearen abesti zaharrek osatzen dute, Boikot, Banda Bassotti, Berri Txarrak, HHH eta Obrint Pas taldeek jotako bertsioek.

2008ko udazkenean, taldeak bere itzulera jakinarazi zuen bi kontzertu emateko; lehenengoa urtarrilak 9an Bartzelonan (At Versaris-ekin batera) eta urtarrilaren 10ean Berriobeitin (Hatortxu rock 9.5 jaialdian). Bi kontzertu hauek izan ziren bere "Sols el poble salva al poble" birako lehenengo kontzertuak.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahots nagusia: Juan Ra
  • Baxua eta koruak: Dani
  • Gitarra nagusia eta koruak: Imanol
  • Gitarra eta koruak: Uri
  • Bateria: Bud
  • DJ: Gabb

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez Etsi (Single)
    • 1. No te rindas
    • 2. Ofensiva
    • 3. No se sap mai (zuzenean, Bilbo)
  • Internacionalista (1998)
    • 1. Boykot
    • 2. Kop
    • 3. No se sap mai
    • 4. Leitmotiv
    • 5. M.R.T.A.
    • 6. Pedres
    • 7. Segle XXI
    • 8. Golpe radikal
    • 9. Freedom
    • 10. Desalojos son disturbios
    • 11. Des del teu record
  • Ofensiva (2001)
    • 1. Solidari@S
    • 2. No te rindas
    • 3. Ofensiva
    • 4. Atxantate
    • 5. Fuck the rules
    • 6. Utzi Bakean
    • 7. És control
    • 8. La tormenta
    • 9. Izotza
  • Nostrat (2007)
    • 1. Repli(k)
    • 2. Guerrilla de la comunicació
    • 4. Idearis nostrats
    • 5. Tu voz estalla dentro
    • 6. Tornarem a lluitar junts
    • 7. Boykot (Revolta 21)
    • 8. Sols el poble salva el poble (Berri Txarrak)
    • 9. Utzi bakean (Banda Bassotti)
    • 10. Desalojos son disturbios (Boikot + Obrint Pas + Voltor)
    • 11. Camí ral (KOP + Tipuaixí; HHHren bertsioa)
    • 12. Izotza (Afrika)
    • 13. Golpe radikal (DJ Merey)
    • 14. Freedom (Xerramequ Tiquis Miquis)
  • Acció directa (2010)
    • 1. Acció directa
    • 2. Irreductibles
    • 3. Antinazis
    • 4. La lucha continúa
    • 5. BCN
    • 6. Guerrilla de la comunicació
    • 7. We're Not Angels
    • 8. Mecagoënlavirgen
    • 9. Resistència

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]