Kopenhageko Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suedia, horiz. Danimarka eta Norvegiako erresuma, gorriz. Suediak, Trondheim eta Bornholm uhartea itzuli behar izan zituen (berdez).

Kopenhageko Hitzarmena, 1660ko ekainak 6an sinatu zen, eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren edo Iparraldeko Bigarren Gerraren amaiera suposatu zuen, Suedia alde batetik eta Danimarka eta Norvegiako Erresuma eta Bi Nazioen Errepublika edo Polonia-Lituaniako Mankomunitatearen aliantzaren artean. Hitzarmen hau, Roskildeko Hitzarmenaren ondorio txiki bat izan zen, hitzarmen honek, Danimarka, Norvegia eta Suediako muga ofizialak adierazi zituelarik, ia gaur egungoak direnak modukoak.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos X.a Gustavo Suediakoa Suediako erregeak, 1658ko otsailean sinatutako Roskildeko Hitzarmenak zioena baino gehiago nahi zuen. Honela, urte horretako udan, berriz eraso zuen Kopenhage, Sjaeland urtean zituen tropekin, hiriaren lehen setioaren ondoren. Baina hiriak eutsi egiten dio, herbeheretar ontziek suediar flota defendatu eta Kopenhage babestera dihoazen bitartean. Gainera, Jutlandian, daniarrak suspertu egin ziren, eta armada suediarraren atzetik hasi ziren. Karlos X.a Gustavo, 1660ko otsailean hil zen, Kopenhagen, eta beraz, bere seme Karlos XI.a Suediakoa, Suediako errege bihurtu zen, lau urterekin.

1660ko ekainak 6an, Ingalaterraren eta Frantziaren egidapean, Algernon Sidneyk Ingalaterratik eta Hugues de Terlonek Frantziatik ordezkatua, Karlos XI.ak gobernatutako Suedia eta Frederiko III.a Danimarkakoak gobernatutako Danimarkaren artean bake hitzarmen bat sinatu zen:

  • Danimarkak, Suediari, Eskania, Bohuslän, Blekinge eta Halland eman zizkion, Roskildeko Hitzarmena berretsiz.
  • Danimarkako erregeak, Bornholm uharte suediarra, Eskaniako lurrengatik trukatu zuen, daniar nobleenak zirenak.
  • Trondheim, garai hartan suediarra, Norvegiara itzuli zen.
  • Suediak, Danimarkako konkistei uko egin zien.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkan, ahuldutako noblezia, erresumaren galeren orotariko errudun bihurtu zen. Honela, estatu kolpe baten bidez, Frederiko III.ak, monarkia hereditario eta absolutua ezarri zuen.