Kopto artea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fajumeko erretratuetako bat, mutiko bat erakusten duena, II. mendekoa. Enkaustozko pintura, zuraren gainean.

Kopto artea bi adiera dituen terminoa da:

  • Kristau aroaren hasieran Egipton egindako artea.
  • Koptoek egindako artea.

Kopto artea ezaguna da bere horma pinturengatik, ehunengatik, eskuizkribu irudiztatuengatik eta metal lanengatik. Lan horietatik guztietatik asko monasterioetan eta elizetan gorde dira. Nilo ibaiaren goialdean garatu zen, eta V. eta VI. mendean iritsi zen heldutasunera.

Islamiar arteak eragin handia izan zuen hartan, arabiarrek Egipto konkistatu zutenetik (640-642). Estilizazio handikoa da, abstrakzioaren muga-mugakoa. Erromatar eta kristau gaiak erabiltzen ditu. Horma irudi hondar batzuk gorde dira, Testamentu Berriko eszenak irudikatzen dituztenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kopto artea Aldatu lotura Wikidatan


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]