Kora eliza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kora eliza
San Salbatore in Kora
Chora Church Constantinople 2007 panorama 002.jpg
Absideak
Udalerria Istanbul
Herrialdea  Turkia
Koordenatuak 41°01′52″N 28°56′21″E / 41.03111°N 28.93917°E / 41.03111; 28.93917Koordenatuak: 41°01′52″N 28°56′21″E / 41.03111°N 28.93917°E / 41.03111; 28.93917
Garaia Bizantziar Inperioa
Kora eliza non dagoen adierazten duen Istanbulgo mapa
Kora eliza

Kora eliza edo San Salbatore in Kora (grezieraz Ἅγιου Σωτῆρος ἐν τῃ Χώρᾳ, Hagiou Sōtēros en tēi Chōrai, "San Salbatore Zelaietakoa", turkieraz Kariye Müzesi, Kariye Camii edo Kariye Kilisesi, "Kora museoa, meskita edo eliza) antzinako eliza kristaua da, gero meskita eta orain museoa den eraikina da, Istanbulen kokatua. V. mende hasieran eraikia eta XI. mendean ia guztiz berritua, XVI. mendean meskita bihurtu eta 1948an sekularizatu zen, museo bihurtzeko. Barnealdea XIV. mendeko freskoz eta mosaiko bikainez apaindua dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplanoa (1912)

Eliza tamaina txikikoa da (742,5 m²) Istanbuleko beste elizekin alderatuta, baina barnealdea handientsua da, bizantziar arkitekturan sarritan gertatzen den bezala. Eraikina hiru zatitan banatzen da: sarrera gunea edo nartexa, gorputz nagusia edo naosa eta alboko kapera edo paraklesiona. Nartexa bi zati argitan banatua dago: kanpo nartexa edo exonartexa eta barne nartexa edo esonartexa. Bi nartex hauek eliza berregin zenean sortu ziren, esonartexa jatorrizko eraikinaren zati baitzen.

Eraikinak sei kupula ditu, bi esonartexean, bat pareklesionean eta hiru naosean. Handiena, 7,7 metroko diametroduna, naosaren erdian dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kora eliza