Koral itsasoa
Wikipedia(e)tik
Koral itsasoa[1] Ozeano Barean Australiako ipar ekialdean kokaturik dago. Gaur egun Australiako administraziopean dagoen itsasoa da.
Australiako ipar-ekialdearen, Ginea Berriaren, Salomon uharteen, Hebrida uharteen eta Kaledonia Berriaren artean dago. 4.791.000 km2-ko eremua hartzen du. Tasmaniako itsasoak mugatzen du hegoaldean, Salomon itsasoak iparraldean eta Ozeano Bareak, ekialdean. Uharteen ertzetan ageri diren koral multzoak direla eta eman zaio Koral izena. Australiako ipar-ekialdeko itsasertzeko Hesi Handi direlako arrezifeak dira koral multzo nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/22 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
