Kordofan
Wikipedia(e)tik
Kordofan edo Kurdufan[1] Sudango erdialdeko antzinako eskualdea, Darfurreko ordokien eta Nilo Zuria ibaiak eratzen duen haranaren artean. 380.547 km2 eta 3.600.000 biztanle (2000). Hiriburua: Al-Ubayyid. Islamiar eskualdea izan da XIV. mendeaz geroztik. Darfurreko agintarien mende izan zen 1820tik egiptoarrek konkistatu zuten arte (1821-1883). 1883an bihurtu zen Sudango herrialde. 1994an, hiru estatu federaletan banatu zen: Shamal Kurdufan (Ipar Kordofan), Janub Kurdufan (Hego Kordofan) eta Gharb Kurdufan (Mendebaldeko Kordofan). 2005ean, ezeztatu egin zen Mendebaldeko Kordofan, eta, Ipar eta Hego Kordofanen artean banatu ziren hari zegozkion lurrak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-04-28