Koreako itsasartea
Wikipedia(e)tik
Koreako itsasartea[1] Koreako penintsula (한국) eta Japoniako Kyushu (九州) uhartearen artean dagoen itsasartea da. Bien artean, Tsushima uhartea dago, duela askotik, Korea eta Japoniaren arteko harremanetarako oso erabilgarria. Itsasarteak Ekialdeko Txinako itsasoa Japoniako itsasoarekin lotzen du.
Korean, itsasartetik gertu dauden portu ugari daude, Busan, Jinhae edo Masan, adibidez.
Zenbait itsas ibilbidek, Busan-Fukuoka edo Busan-Shimonoseki bidaiak egiten dituzte egunero.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11