Koreyasu Printzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:19, 26 apirila 2015

Koreyasu Printzea (japonieraz 惟康親王, Koreyasu Shinnō?, 1264ko maiatzak 26-1326ko azaroak 25), Japoniako Kamakura shogunerriko zazpigarren shoguna izan zen, 1266 eta 1289 bitartean gobernatuz.

Seigarren shoguna izan zen Munetaka Printzearen semea izan zen, eta Hojo klaneko erregeordeek kontrolatua zegoen. Tronua, 2 urte zituela hartu zuen, bere aita tronutik kendua izan zenean, eta 25 urte bete zituen arte gobernatu zuen, Hojo klanak, hau ere, gobernari txotxongilo bat izateko zaharregitzat joz kargutik kendu zuen arte.


Aurrekoa
Munetaka Printzea
Shoguna
1266-1289
Ondorengoa
Hisaaki Printzea