Korfu

Koordenatuak: 39°40′N 19°45′E / 39.667°N 19.750°E / 39.667; 19.750
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 16 apirila 2015
Uhartea satelitetik ikusita

Korfu[1] (grezieraz: Κέρκυρα, Kérkyra, ˈcercira ahoskatua; antzinako grezieraz: Κέρκυρα edo Κόρκυρα; latinez: Corcyra; italieraz: Corfù) Greziako uhartea, Itsaso Jonikoan dagoena eta inguruko uharteekin batera Korfuko nomo edo departamendua (641 km2 eta 100.000 biztanle) osatzen duena. Epiroko penintsulako itsasertzaren parean dago (Korfuko itsasarteak bereizirik). 593 km2-ko eremua eta 97.102 biztanle. Hiriburua, Korfu (36.901 biztanle). Nekazaritza (mahastiak, fruta-arbolak, garia), arrantza eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak. Aipagarri dira veneziar gotorlekuak eta bizantziar elizak.

Historia

Erdi Aroaz geroztik, bizantziarren, greziarren, veneziarren, napolitarren eta, berriro ere, veneziarren mende egon zen hurrenez hurren. Joniar uharte guztiak bezala, Frantziaren esku egon zen 1797-1799 eta 1807-1815. urteetan, eta ingelesen mende 1815. urtetik 1864 arte. Lehen Mundu Gerran han osatu zen berriro serbiar armada eta frantsesen mende egon zen 1916-1918 bitarteko urteetan. Frantziak Austriako gerra-ontzidia Itsaso Adriatikotik irtetea eragotzi zuen aipatutako urteetan, austriarrek aliatuen aurka borrokatzeko asmoa agertu baitzuten. Italiarrek bonbardatu eta okupatu zuten uhartea 1929. urtean, eta gauza bera egin zuten italiarrek eta alemaniarrek Bigarren Mundu Gerran (1941-1944). Greziaren mende geratu zen 1944. urtean. 1945ean lurrikara bat izan zen, eta eraikuntza ugari suntsitu ziren haren ondorioz.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korfu Aldatu lotura Wikidatan
39°40′N 19°45′E / 39.667°N 19.750°E / 39.667; 19.750