Coriolanus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koriolano» orritik birbideratua)
Coriolanus
Datuak
IdazleaWilliam Shakespeare
Argitaratze-data1623
GeneroaTragedia
Jatorrizko izenburuaThe Tragedy of Coriolanus

Coriolanus (eusk: 'Koriolano') William Shakespeare antzerkigile ingeles ospetsuak idatzitako tragedia bat da, eta izen bereko erromatar agintariaren bizitzan oinarritua dago.

Tragediak, protagonista nagusi bezala, Gaio Martzio Koriolano du, Erromatik erbesteratua den eta hiriaren aurka eraso bat zuzentzen duen erromatar jeneral bikain bat. Soilik bere amaren erreguak eragozten du Koriolanok Erroma suntsitzea. Suntsipenera zuzentzen duen iritzi aldaketa.

Shakespearen azken lanetako bat da. 1607an agertu zen.

Askotan esan izan denez, Beethovenen Koriolano Obertura, Shakespearen lan honetan oinarritua dago, baina, benetan, Heinrich Joseph von Collinen izen bereko tragediarentzako idatzia izan zen, 1807an.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaio Martzio Koriolano
  • Menenio Agripa, Koriolanoren laguna
  • Kominio, erromatar jenerala
  • Tito Lartzio, erromatar jenerala
  • Volumnia, Koriolanoren ama
  • Virgilia, Koriolanoren emaztea
  • Martzio Gaztea, Koriolanoren semea
  • Valeria, Virgiliaren laguna
  • Sizinio Veluto, Herriaren tribunoa
  • Junio Bruto, Herriaren tribunoa
  • Erromatar hiritarrak
  • Erromatar senatariak
  • Patriziarrak
  • Erromatar armadako soldaduak
  • Erromatar armadako teniente bat
  • Erromatar heraldo bat
  • Erromatar senatuko ofizialak
  • Dama bat
  • Tulo Aufidio, volskotar armadako jenerala
  • Tulo Aufidioren ordezkari militarra
  • Konspiratzaileak
  • Senatari volskoak
  • Volskotar armadako soldaduak
  • Zelatariak
  • Nikanor, erromatar bat
  • Adrian, volskotar bat
  • Mezulariak
  • Zinegotziak
  • Zerbitzariak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]