Kornalina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Kornalina
Kornalina
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Kaltzedoniaren aldaera
Formula Silizio dioxidoa, SiO2
Identifikazioa
Kolorea marroi-gorrixka
Sistema kristalinoa Trigonala
Gogortasuna
Mohs eskalan
6 - 7
Distira bitreoa, koipetsu
Marra Zuri
Dentsitate erlatiboa 2.59 - 2.61

Kornalina mineral bat da, kaltzedoniaren barietate bat, gorri kolorekoa, arruntki erdiharribitxi bezala erabiltzen dena.

Sadoine, Meka edo Santiagoko Harria bezala ere ezagutzen da.

Preziatuagoak dira zenbat eta gardenagoak izan eta gorri-laranja kolorekoak. Gorri kolorea burdin oxidoaren presentziaren ondorioa da, kolore argiagoak burdin hidroxidoaren ondorio diren bitartean. Minerala pixkat berotzen bada, bere kolorea biziagoa bihurtzen da.

Kornalinaren antzekoa da sardoa, orokorrean gogor eta ilunagoa dena (arrexka). Bien arteko ezberdintasuna ez dago zorrozki definitua, eta, batzuetan, bi izenak ezberdintasunik gabe erabiltzen dira. Kornalina zein sardoa zuntzezko egiturazko silizio oxido mikrokristalinoaren (kaltzedonia) barietateak dira, burdin oxidozko ezpurutasunek koloretuak, eta laranja zurbiletik kolore bizi bateraino, ia beltzeraino joan daiteke.

Kuartzo barietate guztiek bezala, 7ko gogortasuna du Mohs eskalan, eta, beraz, oso egokia da zeharka mozteko, baita lepokoentzako apaingarriak egiteko ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeotar dinastiako erregina bat zizelkatua duen kornalina, aro helenistikokoa. Frantziako Liburutegi Nazionaleko Cabinet des Médailles.

Jada K. a. V.-K. a. IV. milurtekotik Mehrgarhen arkuzko taladroa erabiltzen zen kornalina zulatzeko.

Antzinako egiptiarrentzat kornalina bizitzaren ikur gorria zen, erlijio praktika zehatz batzuekin lotua, non Isis jainkosak, hildakoa honi beste mundura egin beharreko bidaian laguntzeko erabiltzen zuena. Tutankamon faraoiaren urrezko hil mozorroan erantsia ikus daiteke. Animali sakratuetan zizelkatua ere ikus daiteke, Amon jainkoaren aharian edo Horus belatzean kasu (eguzkiaren ikurra). Turkesa eta lapis lazuliekin lotzen zen bere boterea indartzeko.

Brontze Aroko kornalinak berreskuratu ziren Kretako Knossos hiriko aztarnategi minoikoetan, apaindura arte bezala K. a. 1800 inguruan erabilia.

Kornalina barra-barra erabili zen Erromatar Inperioaren garaian gutunetan edo beste dokumentu garrantzitsu batzuetan argizarizko zigilu baten aztarna uzteko zigilu eraztunetan erabiltzeko bitxi grabatuak egiteko. Argizari beroa ez da kornalinara itsasten.

Sardoa asiriarrek zigilu zilindrikoetarako, antzinako egiptoar eta feniziarrek eskarabeoetarako eta lehen greziarrek eta etruriarrek bitxietarako ere erabili zituzten.

Odem hebreera (sardius bezala itzulia, sardoa), Apaiz Gorenaren (Hoshen) paparreko lehen harria harri gorri bat zen, beharbada sardoa, baina baliteke, baita, jaspe gorria izatea ere.

Urrezko apaingarriak eta kornalinazko perlak dituen lepokoa, zipretar artea mizenastar inspirazioarekin, K. a. 1400-K. a. 1200ekoa. Enkomikoa. British Museum.

Bere bertute izpiritualen ondorioz Felipe apostoluaren ikurra da, eta zilarrezko eraztun batean grabatu eta sartua, Mahomaren zigilua eratzen du.

Hasierako kristauen artean, jazarpenari zioten beldurragatik eta elkar ezagutzeko, euren fedearen ikurretako batzuk ziren arrain, ontzi, gurutze eta palmondo hostoz grabatutako kornalinak erabiltzen zituzten.

Alfontso X.a Gaztelakoa Jakituna erregearen Lapidarioan, kornalinak "hiru bertute handi eta on" dituela aipatzen da, eta bere kolorea arimako indar misteriotsuen adierazpena dela.

Hildegarda Bingenekoak bere bertute sendatzaileengatik aipatzen zuen.

Budismoarentzat zazpi altxorretako bat da, jakinduriaren ikur delarik.

Antzinako meatzerik ezagunenak, erromatarrek ustiatu zituztenak, Arabiar Penintsulan, Pertsian eta Indian zeuden. Gaur egun, kornalina, beste toki batzuen artean, Brasilgo Rio Grande do Sul estatuan eta Uruguain ateratzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kornalina hitza latinezko caro edo carnis hitzetik dator, haragia esan nahi duena, haragiaren kolorearekin duen antzekotasunagatik. Plinio Zaharraren arabera, sardo izena Lidiako Sardes hiriaren izenetik dator, baina baliteke, baita, pertsierazko سرد (sered) hitzetik etortzea ere, gorri-horixka esan nahi duena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kornalina Aldatu lotura Wikidatan