Kornati uharteen Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kornati uharteen Parke Nazionala
Kornati.jpg

Kornati uharteak
Kokalekua Šibenik-Knin eskualdea
KroaziaKroazia
Azalera 320
Sorrera 1980

Kornati uharteen Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni park Kornati) Kroaziako kostaldeko Parke Nazionalik famatuena da. Šibenik-Knin eskualdean dago eta 35 kilometrotako luzeran 140 uharte inguru daude, tamaina desberdinetakoak. Irlarik handiena Kornat da, eta uhartediaren izena Kornaten plurala da. 76 uhartek aldiz hektarea bat baino tamaina txikiagoa dute.

Uharteak bi multzotan sailkatzen dira; Gornji Kornati (Goiko Kornatiak) kontinentetik gertuen daudenak eta Donji Kornati (Beheko Kornatiak) Itsaso Adriatikora begira daudenak. Bertan dago Kornat uhartea eta berau hartzen du batez ere Parke Nazionalak. Parkea 1980an eratu zen eta uhartediko 109 irla hartzen ditu.

Ez dago herririk baina sakabanaturiko 300 bat etxe badaude garai motzetan artzaiek edo nekazari txikiek okupatzen dituztenak. Aintzina artea nagusi bazen ere, artaldeek uharteetako flora suntsitu dute baina labarretan gelditzen dira oraindik hainbat espezie endemiko, hala nola, centaurea ragusana eta euphorbia arborescente. Uharteen soiltasun honen aurrean itsaso hondoan fauna eta flora oso aberatsa dago.

Bertan dirau oraindik VI mendean Bizantziarrek jasotako Toreta gotorlekuak, Itsaso Adriatikoko itsasbideak kontrolatzeko eraiki zenak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kornati uharteen Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan